Izaki Gardenak taldeko Jonen bisita 3Kortxean

Aste honetan elkarrizketa berezia izan dugu 3Kortxean. Duela gutxi arte 3Kortxeako esatari izan dugun Jon Basaguren izan da gaurkoan gurekin, Izaki Gardenak taldearen “Amaieratik hasi” diskoa aurkezteko. Gainera, zuzenean pare bat abesti ere aurketuztu dizkigu ordu erdi luzeko elkarrizketan.

Eta noski, Gasteiz eta inguruetako agenda ere errepasatu dugu eta zenbait nobedade aurkeztu, tartean Mursego eta Kauta taldeen azkenak, edota Imanol Urbietaren omenez kaleratu berri duten disko-bilduma.

Izaki Gardenak

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2013-11-30 - 48 ordutako Irratsaixo berezixe

lr. Aza 30 , 2013