Virenque taldearen Foundations EPa 3 Kortxean

Horixe izan dugu aste honetako gai nagusia 3 Kortxean Virenque nafarrek kaleratu berri duten 5 abestiz osaturiko EPa, beraien ibilbideko lehena. Horren nondik norakoak kontatu dizkigu Iker abeslari eta gitarrak.

Disko berria asko iristen ari dira azken aste hauetan eta horiei ere tokia egiten saiatu gara, Ruper Ordorika, Eskean Kristo edo Pajaro 1 Pajaro 2 esate baterako. Kontzertuen agendari errepasoa emanez bete dugu saioa.

Amaierarako utzi dugu harri bitxi bat, Hala Bedi 30 urte kolpez kolpe disko bilduma izango denaren aurrerapen batekin, Garik egin duen Mundo Muerto RIP taldearen abestiaren bertsioa, beste 14 abestirekin batera disko horretan jaso duguna. Aurkezpena azaroak 2an egingo dugu Gasteizko Gaztetxean, kontzertu bikain batekin, Xabier Montoia, Sumision City Blues, SextySexers eta Johnny & Joseph. Jarraituko dugu guzti honen berri datozen asteetan ematen.

Hurrengo podcasta

Kar-kartzelan #01 Aitor Navarro eta Eneritz Artetxe

lr. Urr 12 , 2013