Muffin Beltzak 2014-05-14: Errumania

IMG-20140219-WA0008(1)Alina Ivanen eskutik Errumaniatik bira eman dugu gaurkoan. Bere eskutik ezagutu ditugu herrialdeko hainbat kontu, kulturalak edo historikoak gehienak, eta baita beraren esperientzia pertsonala ere, Errumaniatik Euskal Herrirako etorrera, alegia. Ijitoetaz ere hitz egin dugu Alinarekin, eta haritik tiraka, larunbat honetan Iruñean aurkeztuko den “Ederlezi” Xiberoko pastoralaz mintzatu gara, zeinak Euskal Herriko ijitoen istorioa du ardatz nagusi. Horri buruz solasteko Aritz Ibañez eta Kike Diez de Ulzurrun etorri zaizkigu estudiora.

Gaurkoan ere, beraz, menu ederra! On egin!

Hurrengo podcasta

POTTO: Bertso magia Bilbo Hiria Irratian

az. Mai 14 , 2014