Muffin Beltzak 2015-01-29: Grezia (II)

Duela ez hainbeste egon ginen Grezian, baina azken gertakariak bultzatuta, Mediterraneoko herri zoragarri honetara itzultzea erabaki dugu. Aurrena, eta aitzinarora salto eginez, Hodei Ruiz Odeitoteles Grezia klasikoko demokraziaz mintzatu zaigu. Bere ostean etorri da estudiora gure lagun Xare eta berarekin solastu gara, luze eta sakon, Greziako egoera politikoaz eta sozialaz. Rembetiko musika generoa ere azaldu digu, bide batez. Grezian gertatzen ari denaz gehiago jakiteko, merendatu Muffin Beltzak! On egin!

Hurrengo podcasta

Nola aldatzen diren gauzak #56 umorea eta barrea

ol. Urt 30 , 2015