Muffin Beltzak, 2014-03-26: Senegal

IMG-20140219-WA0008(1)Senegaleraino garamatza gaurkoan gure Muffin Beltzak saioak. Han dago Julen iruindarra, Casamance eskualdeko Kafountine herrian djembea ikasten. Senegalera joan eta etorrian dabilena Amaia Alonso da, azal zuriko baina bihotz beltzeko burlatarra; pasioz kontatu dizkigu bertan bizitakoak, eta bertan martxan dituen proiektuak. Mr. Fru gure gastronautak, Senegalgo plater nagusia den arroza aitzaki hartu eta Munduko Arrozak ekimena ekarri du guregana. Hau guztia gure Ximus maitearen komeriek zipriztinduta! Gutxi dela? Hurrengo astean gehiago! Non? Hemen! Muffin Beltzak-en! On egin!

Hurrengo podcasta

BERTXOKO 2014/03/26

az. Mar 26 , 2014