AISZIRIMOLA: Komun bereiziak neskentzat eta mutilentzat, ala ez?

article-0-18CCDDC800000578-616_634x379

Opor luze eta polit batzuetatik bueltan gogotsu ekin diogu gure irratsaioari. Gaurkoan udako ikastaroak izango ditugu hizpide, eta horrez gain, haurrek bataz beste eguneko 400 agindu jasotzen dituztela jakingo dugu. Iruñerriko haurrak euskaraz ezin dituztela matrikulatu salatu dute bertako herri mugimenduek eta gazteen kasuan euren ikasketak eta etorkizuna nondik eta nola gauzatu nahi duten erabakitzen laguntzeko orientatzaileek ematen dizkiguten gomendioak. Hazi hezi, hik hasi, guraso.com, argia.com, amarauna.info… iturri ezberdinetatik batuko duguinformazio interesgarria.

Baina gai nagusia, komunetan islatzen den genero bereizketaren ingurukoa izango da, arkitekturak, eskolak eta hezkuntzak duten garrantzia azpimarratzeko. Modu kontzienteago batean egin dezagun lan eta eraiki ditzagun hezteko espazioak.

Hurrengo podcasta

Piknik: Suziri gizona

al. Mai 5 , 2014