Mor More-ren diska aurkezpena mintzagai Salda Badagon

Mor More talde zarauztarrak “Izuak eta Suak” diska berria aurkeztuko du ostiralean Putzuzulon, eta hori izan da gaurko saldaren osagai nagusia. Beraien abestiak eta oholtzakide izango dituzten Arrutiko Intxaurrak eta Eneritz Furyak-enak entzun ditugu irratsaioaren lehen zatian.

Ondoren, Do Make Say Think taldeari eta Miles Davisi ere egin diegu tartetxoa, gure gozamenari mugarik ezin jarririk.

Hemen duzue abesti-zerrenda. Saldazaleok, gozatu!!

Hurrengo podcasta

Urretxu Zumarragako Gaztetxeko kontzertuak: [BORROKAN]

ar. Ots 4 , 2014