Napoka Iria bikotea zuzenean 3Kortxean

Hala Bedi irratiaren 30 urteak ospatzeko, behin, pasa den larunbaten bizi izan genuen kontzertuaren ajeak pasata, gaurkoan Napoka Iria bikotea izan da gurekin. Eibartarrek duela hilabete eskas kaleratu zuten beraien estudioko azken diskoa, “Arnasten ikasteko berriz”. Bonberenea Ekintzak zigiluaren bitartez kaleratu duten diskoa izan dugu elkarrizketaren ardatza, nahiz eta gitarra akustiko zein gitarra elektrikoa ekarri dutela aprobetxatuz, disko berriko pare bat abesti ere jo dizkigute zuzenean. Plazerra.

Horretaz gain, agenda errepasatu eta Eratu, Kazkezur, Joseba B. Lenoir eta beste disko berri batzuk ere aurkeztu ditugu.

Napoka Iria foto

Hurrengo podcasta

"Gertrudis on fire" Kaiolatik saioan!!!

lr. Aza 9 , 2013