Iñigo Cabezafuego eta Bidelapurrak aste honetako 3Kortxean

Pasa den astean ezin izan genuen Iñigo Cabezafuegorekin elkarrizketa egin, baina gaurkoan, tailerrean diskoak ekoizten egonagatik, gurekin izan da “Camina conmigo” disko berriari buruz hitz egiteko. Eta bestelakoetaz ere jardun dugu, Color Hits estudioa, Iruñeako eszena eta beste zenbait kontu, lanera bueltatu den arte.  Eta bestetik, Bidelapurrak taldeko Ekaitz eta Ander izan dira Hala Bediko estudioetan, gitarra eta banjoa eskuan. Duela gutxi kaleratu zuten 7 abesti biltzen dituen  “Zenbat negar bazterretan”, bikotearen estraineko diskoa eta bertatik bi kantu jo dituzte zuzenean. Ederra izan da!  Gainera, Los Nitxos, Killerkume eta beste nobedade batzuk eta agenda errepasatu dugu.

 bidelapurrak etzanda   cabezafuegooooo

Hurrengo podcasta

ASTEBURUAN ZE EINGOU?

lr. Aza 15 , 2014