“Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe” diskoari errepaso sakona

2013. urte honetan Hala Bedi irratia ospakizunetan murgildurik dago, aurten 30 urte betetzen ditugu eta! Hala, dokumental eta liburuaz gain, disko-bilduma bat ere kaleratuko dugu, 30 urte behin betetzen dira eta.

Asteon aurkeztu dugu “Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe” disko bilduma, 1983tik 2013ra sortu diren 15 euskal abestien moldaketa jasotzen duen disko-bilduma ederra. Eta egoera berezia aprobetxatuz, diskoaren inguruan aritu gara saio osoan zehar. Beraz, gaurkoan agendari errepasorik ez, elkarrizketarik ere ez, eta disko berri bakarra aurkeztu dugu: “Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe”.

Hurrengo podcasta

kus kus doinuak_(13-10-31)

lr. Aza 2 , 2013