168.- Zuria Beltzez 13-06-30 (musika dugu pizgarri)

halbell2Musika mundua eraldatzeko tresna izan ezezik, gure barneak ederki iraultzen dituen bizigarri eraginkorra da. Gaurko irratsaioan bidai krono-geografiko berri bat propsatzen dizuegu: Chicago-ko blues elektrikotik hasita, institutuko garaiko rock’n’rolla, arimaz beteriko country-blues-a, gaurko ta atzoko psikodelia lisergikoa, hard rock basatia, soul sentibera bezain dantzagarria, popsike leuna ta goxoa, Turkia-ko funk psikodelikoa, gaurkotutako skinhead reggae-arekin amaituz. Kanta sorta anitza, betiere musikaren alde ilun eta bitxienetik. On egin deizuela kideok!

Abestiak: 0- Shotgun Express – Curtains 1- Howlin’ Wolf – Evil (is going on) 2- Freddy Cannon – Palisades Park 3- Bobbie Gentry – Ode to Billie Joe 4- Jacco Gardner – Clear the air 5- Noonday Underground – London 6- Zafer Dilek – Yekte 7- Darwin Teoria – De la Ceca a la Meca 8- The London Underground – Love is a beautiful thing 9- Mickey Murray – East of nowhere 10- The Latin Souls – The party is over 11- Le Coeur – Bye bye city 12- Oldies But Rudies – Tiki taka train

Hurrengo podcasta

Bertxoko-130703 JAMoi U(r)da(il) azpiko Session

az. Uzt 3 , 2013