Celosamente Gordea 121118 (Kristalezko sabaia)

Aulki baten gainean igota nago, zutik jarri naiz nire benetako altueraz jabetzeko, atean joka entzuten ditut, leiho bat dut aurrean, kristalaren bestaldean inork espero ez duen zerbait gertatuko da hemendik gutxira, atean joka jarraitzen dute, munduak esaten dienari entzungor, hemen azpian dena ikusezina da, hauxe da krisia, entzun nien esaten batak besteari, ezkutuko gerra baten erdian odolusten den emakumea, itotako arimak erreka bazterretan, biderik ez duen ibilia, amore eman nahia eta irautea, geure buruei su eman eta beraien gainera salto egiteko erabakia, atean joka jarraitzen dutenen agonia, garrasi leun bat airean, aulkia, leihoa zabalik, bestaldeko mundua, gorantz emandako azken saltoa.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2012-11-16

ol. Aza 16 , 2012

Podcast gehiago