Lotan esnatzeaz

 

Herria esna dago, ni naiz lotan jarraitzen duena. Gauzak egin behar ditut bizirik nagoela sentitzeko. Lanean ari den hirira itzultzen naiz iluntzean. Telefonoz deitzen dit norbaitek. Geu al gara geure bizitzak gidatzen ditugunak? Semaforoak ikus ditzaket urrunetik. Gelditzera behartzen gaituzten gauzak behar ditugu. Udaberria da eta euria ari du. Eraikitze lanak uzten ditut bide bazterretan. Hiria da esna dagoena eta ez ni. Aparkatzeko leku bila galtzen ditudan minutuak ez dizkit inork bueltatuko. Afariaz kezkatu beharko nuke baina irratiari itsatsita jarraitzen dut. Argiak itzaltzean bueltatzen naiz nire onera. Ateak ondo itxi ditudan ziurtatu eta oinez abiatzen naiz. Etxea dut aberri, auzoak ezezagun, hiriak ez du lorik hartzen, esna nago.

One thought on “Lotan esnatzeaz

Comments are closed.

Hurrengo podcasta

Kutxabeltza. The Jesus and Mary Chain.

og. Mai 9 , 2013

Podcast gehiago