Adesalambrar, irratsaio internazionalista 12/06/05

PlayPlay

Gaurko programan asteari errepaso laburra eman ondoren Berria egunkariak Kanariar uharteetako independentismo Guantxeari buruz kaleraturiko artikulu interesgarria irakurri dugu. Artxipielago Afrikarrean mugimendu nazionalistak duen eragina eta bere bilakaera aztertzen dira. Ondoren Argian argitaraturiko “Ekonomia berdeak… berdetik izena baino ez” izan dugu hizpide, hil honetan izango den Garapen Jasangarriari Buruzko Nazio Batuen Biltzarraren (Rio +20) harira. Transnazionalek ekonomia berde deitu dutenaren atzean dituzten interesak aztertzen ditu.

Azkenik Txente Rekondoren kolaborazioa izan dugu, Egiptoko hauteskundeak eta Mubaraken aurkako epaia jorratu dituelarik, baita Siriako egoera ere, Udaberri Arabiarra deitu zaionari begirada orokorragoa eskaintzeaz batera.

Hurrengo podcasta

Bertsoinka Bertso Irratsaioa 12-6-7

az. Eka 6 , 2012