Adesalambrar 2016ko Azaroaren 26a

Gaurko irratsaioan hainbat berri aipatu ditugu hasieran, ikuspegi internazionalista batetik: Alepon siriako armadak egin dituen aurrerapauso militarrak, Kolonbiako bigarren bake ituna eta nola ez, Fidel Castroren heriotza.

Ondoren, elkarrizketaren tartean Natalia elkarrizketatu dugu, Argentinako Pañuelos erakundeko militantea. Herri hezkuntza lantzen dute bertan eta beraien borrokaz mintzatu zaigu. Argentinako egoera politiko orokorra ere errepasatu dugu, emakumeen borrokari hainbat erreferentzia eginez.

Azkenik, kolaboratzaile faltan, ANSOR Kolonbiar nekazarien erakundeko bi kide elkarrizketatu ditugu. Besteak beste, bake prozesuaz aritu dira.

Hurrengo podcasta

BERBENIR-...eta guztia Jazz ukituarekin.

ar. Aza 29 , 2016