Esan gabe zerua

Ez dakit noiz mintzatzen diren txoriak esan gabe zerua. Urrutiko gari sailetan ezkutatzen diren elefanteekin egingo zuten amets agian, zerura begira limurtzen gintuzten hodeien gerizpeekin bestela. Hau autobusa den galdetzen didazu, hau autobusa dela erantzun nahi nizuke. Aspaldira doanaren traza hartua diot forma zehatzik ez duen laino horri. Etzanda ikusten ditut ondoen hareazko seinaleak barruko basamortuan. Ez dakit noiz mintzatzen diren txoriak esan gabe zerua. Oinetakoen azpira begira ikusten zaitut goizero, hango lur hondarrik geratzen zitzaizun zalantzan esnatzen zara. Urrutikoak amesten ditut, ez dakit noiz mintzatzen zaidan nor han goitik, hurbilekoak ez dit laino horrek baino gehiago balio. Benetakoa han dagoela sinestea nahiago lukete, isilean utzi diegu pasatzen pare bati, aspaldikoen traza hartzen diet oraingo akorduei, zerbait inportantea gertatzen doala jakinda ere ez naiz mugitzeko gauza izango, gari sailaren erdian etzanda jarraitzen dut. Zerurantz seinalatu didazu zalantzati. Badakit ez duzula ordukoaz hitz egin nahi, hau autobusa den galdetzen didazu berriro. Ez dakit erantzun nahi nizuke eta hala ere, elefantea dela aitortu dizut azkenean.

Hurrengo podcasta

ZARATATARAZ 12-05-31

og. Mai 31 , 2012

Podcast gehiago