Celosamente Gordea 121216 (Nor dugun guarda-Angel Erro)

Oro da errana, errotik ateratako ileak bizirik gauden seinale, inork ez du harkadian isiltasuna apurtzeko imintziorik egin, oro delako errana aspaldidanik, serioa delako bizitza, serioegia ikuskizunaren erdian puzkerka lehertzeko.

Oro da errana, hitzez mozorrotzen gara, gorputzeko humoreak darabilzkigu oraindik nondik jo ez dakigunean, oraindik badugulako zertaz axolagabetu, zeri barre egin, serioa delako bizitza, serioegia oro errana dela esan eta azoketan liburuak oparitzen ibili behar izateko.

Hemen dira nazioarteko kazetariak dagoeneko, urduri dabiltza argazkilariak leku bila, ez genuen inor enteratzerik nahi baina alferrik, agerian da nor dugun guarda.

Gaurkoan, Angel Erro, celosamente gordean.

Hurrengo podcasta

Kus Kus doinuak_8 (12-12-13)

og. Abe 13 , 2012

Podcast gehiago