Nor dugun guarda-Beñat Sarasola

Jo du eguzkiak geroztik. Eta denbora ere joan da. Denborak, joaten denean, oroimena uzten digu, kontsolagarri. Horrela sortzen dira denbora-zatiz osatuta daudelako itxura ematen duten zera horiek: oroitzapenak.

Oroitzapenak gure zaindari dira, gure guarda. Lagun izateko balio dezakete, konpainia egiteko, edo baita ataka estu batetik ateratzeko ere. Gidari bezala jardun dezakete, edo engainatu egin gaitzakete. Oroitzapenak ez dira soka bat: soka zatiak dira. Hautsitako hari zatiak.

Hona hemen, leku eta denbora koordenada zehatzez, Beñat Sarasolaren hari zati batzuk. Bera zaintzen duten soka-txatal hautsiak. Gaur, Celosamente gordean, Beñat Sarasola dugu guarda.

Hurrengo podcasta

Gasteiz Dirt Capital eta Sumision City Blues 3 Kortxean

ol. Mai 4 , 2012

Podcast gehiago