irulegiko

Frantziako hauteskunde legislatiboetarako kanpainari buruzkoak ekarri ditu Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Mauleko hiltegiko auziari buruzko azken albisteak aipatu ditu. Izpurako erietxeko zerbitzu zenbait arriskuan daudelako sortu den kezkari ere heldu dio. Baionatik, berriz, erleekin abian jarritako proiektu bati buruzkoak nabarmendu ditu Bidartek. Amaitzeko, Ipar Euskal Herriko antzerki konpainiek elkartzeko egin […]

irakurri gehiago →

Hegazti gripeak sekulako iskanbila sortu eta ahate hazleak asaldatu baditu ere, Gabadi, Domintxaine eta Barkoxeko kabalak ez dituztela hilko azaldu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako bozen lehen itzulian izandako emaitzak aipatu ditu. Larriki gaixorik dagoen Oier Gomez euskal preso politikoaren aurkako euro aginduen inguruko ebazpenaz azken berriak […]

irakurri gehiago →

Joan den asteburuan, ETA erakundearen armagabetzeari buruzko Bake Foroa egin zuten Miarritzen. Horrek eragindako ondorioei heldu die Irulegiko Irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartea. Horrez gain, euskal presoen harirako zenbait deialdi eta Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako gora-beherak aipatu ditu. Gizarte arlora jota, Atharratzen etorkin familiei egindako harreraz eta mobilizazio sozialez aritu da. Amaitzeko, agendako zenbait zita […]

irakurri gehiago →

Euskal Elkargoaren Batzorde Exekutiboaren kide izango diren 15 lehendakariordeak aukeratu zituzten, joan den larunbatean, erakundearen Kontseilua osatzen duten hautetsiek Baionan egindako bilkuran eta osatuta geratu zen Batzorde Iraunkorra ere. Horren berri ekarri du Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartera. Horrez gain, LABen hauteskunde sindikaletako emaitzak ere ekarri ditu. Kanbora jota, urrea ustiatzeko dagoen egitasmoari […]

irakurri gehiago →

2017a hastearekin bat jarri zen abian Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartuko dituen Euskal Elkargoa eta joan den astelehenean hautatu zuten bertako presidentetzat Jean-Rene Etxegarai. Horren berri ekarri du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren urtemugari eta Jon Palaisen aurkako auziko ebazpenari ere egin die erreferentzia. […]

irakurri gehiago →

Jon Palaisen aurkako auzia hizpide hartu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, ostiralean egingo diren enpresa txikietako langile hauteskundeak eta populazioaren kontaketaren inguruan EH Bai koalizioak eginiko adierazpena ere aipatu ditu. Agendari  begira jarrita, Baigorrin eskainiko duten errefuxiatuei buruzko filma eta kultura kontuak aurreratu ditu.

irakurri gehiago →

Alderdi eskuindarrek Frantzian egindako hauteskunde primarioen bueltakoak nabarmendu ditu Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Garapen kontseiluaren bilakaeraz aurkeztu berri duten txostena aipatu du. Baita Jagon jardunaldietan elkargo berria sortzen denerako zehaztu beharreko hizkuntza politikaz egindako adierazpena ere. Hizkuntza politikarekin lotuta, frantses parlamentuan gaur aurkeztuko den hizkuntza lege berriari buruzkoak ekarri […]

irakurri gehiago →

Hamabost egunez hainbat ekintza egin ondoren, asteburuan burutu da Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroaren egitaraua. Bertan ateratako gogoeten berri ekarri du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek irratien tartera. Makean ospatutako amnistiaren egunaz, eta Bizi mugimenduak egin dituen gogoeta egunez ere hitz egin du. Horrez gain, Laia txokolategiari Parisen eman dioten sariaz eta Kintoan barna mugaz gaindiko […]

irakurri gehiago →

Emilie Martinen aurkako europagindu eskaera bertan behera geratu dela eta LAB sindikatuaren aurkako CGTren helegitea ez duela onartu Bordeleko auzitegiak azaldu du Irulgiko irratiko Jojo Bidartek irratien tartean. Arberatzeko MFA enpresako langileek greba mugagabea abiatu dutela ere azaldu du. Hirigune elkargoko kontseiluaren osaketaz prefetak eginiko azken adierazpenen berri ere eman du Bidartek. Amaitzeko, agenda arloan, […]

irakurri gehiago →

Mugaz gaindiko zenbait proiektu aipatu ditu Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Batetik, Luzaide eta Arnegiko eskola proiektua, eta, bestetik, mendialdeko hainbat herriren artean sustatuko dutena. Epaitegietako albisteetara jota, berriz, hirigune elkargo bakarraren aurka zenbait hautetsik jarritako errekurtsoa atzera bota dutela nabarmendu du. Horrez gain, Frantzian heldu diren azaroan eta abenduan izango diren enpresa […]

irakurri gehiago →