KULTURKUBOA : Mattinen pasioa Irulegiko Eskutik helduta + Amesgile argitaletxea …

Aste honetako Kultur Kuboan : Mattin Aiestaran, Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoa, ezaguna bilakatu da Nafarroan kokatua den Irulegiko aztarnategiko lanak gidatzen dituelako. 2022 urtean hain zuzen ere, orain arte Euskal Herriko istorian izan den aurkikuntza baliagarrienetariko bat atxeman zuten : « Irulegiko Eskua ».

Mattinek, arkeologiaren pasioaz mintzatzeaz gain, aztarnategietan nola lan egiten duten azaltzen dauku …

Emankizunaren bigarren partean, Gipuzkoako Legorreta herritxoan asmatutako Amesgile argitaletxea proiektu berezia deskubrituko dugu. Denetatik ikasi eta egin ondoren, 2020an Betzaida Urtaza Elizburuk bere ipuinak ezagutaraztea ausartu zen. Geroztik, dozenaka dira argitaratu dituen liburuak (euskaraz zein beste hizkuntza ugarietan itzuliak). Orain gainera, bere ixtorioetaz aparte, beste sortzaile batzuen ipuinak zabaltzen ditu baitaere.

Betzaidak aitortzen digu nola saiatzen den haurrei (ta helduei baitaere) zerbait erakasten … beti ere, amesten duten bitartean …

Musika : La Basu « Trakamatraka », Arthur Kylander « Lumber Jäkki » (Finlandia -1928), Pelax « Lau  » (Esan gabe doa – 2024)

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Bilynch | Moulin Rouge

al. Urt 15 , 2024