ipuin

Aste honetako Kultur Kuboan : -FaltA kolektibo berriaren kantu progresiboak aurkeztu dizkigu Beñadin Lohiaguek. -Ixabel Millet-ek eta Maddi Irazokik « Izarren hautsa » haurrendako ipuin liburua sortu dute. Musika : Bruce Springsteen « Growin up », Fran Lasuen «Por morrer uma Andorhina », eta Hertzainak « Esaiok » Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

Dorleta Kortazarrek maite omen ditu ipuinak: maite du ipuinak kontatzea; maite du ipuinak irakurtzea; eta batez ere maite du ipuinak entzutea. Eta askotan semearekin partekatzen du tarte hori. Oherakoan elkarrekin ipuinak kontatzea edota irakurtzea bien artean eraiki dugun lotura afektiboaren zatia da, zati garrantzitsua eta ederra, gustagarria. Bularretik ipuinetara salto egin zuten ia ohartu gabe. […]

irakurri gehiago →

Gogoan al duzue Haziak hezkuntza egitasmoa? Gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen hezkuntza proiektua joan den martxoan ezagutu genuen Nora Barroso eta Eli Pomboren eskutik. Proiektuaren baitan hainbat elementu sortzen ari zirela aipatu ziguten orduan, besteak beste, Igel marroitxo ipuina. Ba orain, Etxegiroan proiektuko lagunekin ipuin horri ahotsa jarri […]

irakurri gehiago →

Ipuinen munduan murgildu eta Gexan Alfaro ezagutu dugu gaurkoan. Lantziri goitizenez da ezaguna, eta euskal kultur ekintza garaikidearen zutoin garrantzitsuenetarik bat da bera. Haur literaturako hainbat libururen egilea, eta 80. hamarkadan Alfer deituriko ipuin bildumatxo bat sortu zuen. Ipuin horiek laguntzeko, Patxika Erramusperekin batera kantu batzuk sortu zituzten. Eta 30 urte geroago, Elkar argitaletxeak titulu […]

irakurri gehiago →

Ipuin kontaketaren ingurukoak ekarri nahiko genituzke jarraian gurera. Pello Añorga, ipuingintzan, kontalari moduan eta ipuinen inguruan hausnartzen ibilbide luzea duen kontalaria da. Harekin hitz egin Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Bergarako Udal Liburutegiak gurasoei zuzendutako Nola kontatu ipuinak haurrei ikastaroa aitzakiatzat hartuta. Ikastaroa etzi hasiko da, eta hurrengo hiru ostegunetan izango dira saioak.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Bihar jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera heldu diren bertsolariei egindako elkarrizketa sortako zenbait elementu aipatu dizkigu, hasteko. Atzerriko gaien artean, jaiotza agiririk eta naziotasunik gabe bizi diren herritarren errealitateaz eginiko erreportajea nabarmendu digu. Amaitzeko, Pello Añorgak Olentzero eta Mari […]

irakurri gehiago →

Bi astez behin bezalaxe, 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu zaigu gaurko Zebrabidera literatur kontuez aritzeko. Irati Goikoetxearen Andraidzea eta Julen Belamunoren Loreak eta ukabilak ipuin liburuez aritu gara berarekin, kontatzen duten istorioa nabarmentzeaz gain, hainbat irakurleren iritziak ekarri dizkigu Goikoetxeak.

irakurri gehiago →
no image

Irakurketa ez sexistarako gidaz, Izaskun Egiguren

abendua 15, 2014 | 0 Komentarioak

Susaeta argitaletxeak “neskentzako” eta “mutilentzako” ipuinekin sortu duen zalapartaren haritik, bestelako alternatibei egin diegu lekua gurean. Izan ere, Azpeitiko Emakumeen Txokoak eta Udal liburutegiak elkarlanean, haur eta gazteentzako Irakurketa ez sexistarako gida plazaratu dute. Horren inguruan hitz egin digu, gaurko saioan, Azpeitiko Emakumeen Txokoko arduradun Izaskun Egigurenek.

irakurri gehiago →

Ostiraleroko literaturaren tartean, 111 Akademiako koordinatzaile Amaia Goikoetxearen bisita izan dugu gaur. Harekin batera, Lander Garroren Gerra txikia eta Iban Zalduaren Inon ez liburuez aritu gara.

irakurri gehiago →

Auzolanean eta jende askoren borondatetik abian jarritako Kimutx egitasmoko kideek, haur eta nerabeentzako euskal mitologian oinarritutako produktuak ekoizten dituztenek, haur gorrentzako Zeinutx ipuin bilduma kaleratu berri dute. Azaroaren 30ean egingo dute jendaurreko aurkezpena, eta bilduma horren inguruko azalpenak eman dizkigu Ane Elordik, egitasmoaren sortzaileetako batek.

irakurri gehiago →