ipar euskal herri

Kazetarien aurka jaurtitako hitzak eta Mexikori aurre egiteko eraiki asmo duen harresia izan dira aste honetan Donald Trumpen jarduna ezaugarritu dutenak. Joan den astean zin egin zuen AEBetako presidente kargua eta zer esana ematen ari da orain ere. Hara begira egoteko dugun ohiturari heldu dio Mikel Elorzak gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, indarkeria matxistaren atzean […]

irakurri gehiago →

Azken asteotan, asko ari gara hitz egiten Frantziako lan erreformaz eta horren aurka altxatu den herri mobilizazioaz. Ipar Euskal Herriko kasuan, Jusqu’au retrait kolektiboak dihardu mobilizazio deialdi arrakastatsuak egiten, besteak beste, joan den ekainaren 14an, Miarritzeko ordainlekua blokatu zuten. Ba Frantziako lan erreformak Ipar Euskal Herrian izango lituzkeen ondorioez hitz egin du Hizpidea magazineko Jon […]

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoaren aldeko prozesuak lehen langa gainditu du, biztanleriaren erdia ordezkatzen duten herriko etxeek egin baitute elkargo bakarraren alde. Aste honetan bertan gaindi dezake bigarrena: 158 herrietatik 79k gutxienez egitasmoari baiezkoa ematea. Egoera horretan, gaiari lekua egin asmoz, Batera plataformako Nikolas Blainekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Aurrera doaz herriko etxeetako hautetsien bozketak, Hirigune Elkargo Bakarraren inguruan. Jada 146.003 herritar ordezkatzen dituzte egitasmoaren alde bozkatu duten 61 herriko etxeek. Gaur-gaurkoz, hemeretzi lirateke kontra bozkatu duten herriak, eta 74.876 herritar ordezkatzen dituzte. Ezezkoa bozkatu duten hirien artean daude Miarritze eta Angelu eta bi horiek eman diote bultzada ezezkoen alde daudenei. Hala ere, bi […]

irakurri gehiago →

Astearteroko ekonomia eta gizarte gaien inguruko tartera Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola batu zaigu gaur. Gaindegiak biztanleriaren bilakaeraz egin duen txostenaren arabera, 2030. urterako 100.000 biztanle gutxiago izango ditu Euskal Herriak. Lurralde denetan ez da beherakada gertatuko, Ipar Euskal Herriko kasuan gora egingo du, esaterako. Ba joera horren arrazoiez eta izan ditzakeen ondorioz hitz egin dugu […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu: Ipar Euskal Herrirako lurralde elkargo bakarraren aurrean bertako udalen iritzia zein den kontatu digu, hasteko. Euskararen Erakunde Publikoak Capio klinikarekin hitzartu duen akordioa ere aipatu digu, euskara sustatzeko asmoarekin izenpetu dutena. Amaitzeko, bihar hasiko den Hazparneko Zinegin festibalaren […]

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herria egitura instituzional bakar batean biltzeko beharra aspaldiko aldarrikapena da. Ipar Euskal Herriaren geroari eragiten dioten politika publikoak bertan erabakitzeko premia gorria dago. Frantziako errepublikaren lurralde antolamendua berrikusten ari den honetan, aukera hori eskaini izanak ilusioak piztu eta gehiengoa aktibatu du atzera berriro. Eta egoera hori aintzat hartuta, bertako lurraldeen arteko desoreka aztertu […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: asteburuan Donibane Garazin izandako alternatiben egunak, Ipar Euskal Herriko instituzio posibleez zenbait alkatek eginiko kritika, kolegioen erreformak euskararen irakaskuntzan dituen ondorioak, eta diasporatik etorritako bertsolariak.

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Gaurkoan, Ipar Euskal Herriko lurralde elkargoaren erreportajea, larunbatean estreinatuko den Joxemiel Bidador pastoralaz idatzi dutena, eta Nafarroa Oinez festaren harirako Oinez basoa dinamikaz jaso dutena aurreratu dizkigu.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin: NBE Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarrirako onartu dituen helburuen bideragarritasunaz, eta NBEko batzar nagusietan izandako une gogoangarriez aritu da batetik. 1950-1960. hamarkadetan Baztan-Bidasoatik Ipar Euskal Herrira eta Frantziara ihes egin behar izan zuten neskameez hitz egin digu, bestetik. Eta, amaitzeko, […]

irakurri gehiago →