historia

Quint Buchholz idazle eta marrazkigileak egindako irudia. Ongi etorri berriz ere Poeta madarikatuak irratsaiora, Hala Bediko literatura irratsaiora, hain zuzen ere! Prest zuen literaturari buruzko jakintzak handitzeko? Beno, hori da gure helburua, lortzen dugun edo ez zuek esango diguzue! Egia esan barkamena eskatu behar dizuet, izan ere, oso atzeratuta ibili naiz eta lehenengo programaren emisioa […]

irakurri gehiago →

Gaur eta bihar egingo dute Proklamaren 10. edizioa Gasteizen. Hala, lantegi eta topaketen programarekin segituko dute, eta Azala espazioak eta Artiumek elkarlanean antolatutako egitarauko ekintzak izango dira Artiumen bertan eta Arte Ederren museoan. Judtih Butlerren testu batean jatorria duen hausnarketarekin segituko dute eta gorputz fisikoa eta historia baliatuko dituzte ardatz gisa oraingoan. Horren berri ekarri […]

irakurri gehiago →

Marino Goñi euskal rock erradikalaren historiako pertsonaia esanguratsuetako bat da. Orain, musikatik ikus-entzunezkoetarako saltoa egin du eta Córtate el pelo dokumentala aurkeztu berri du. 1960ko hamarkadan Iruñean egondako mugimendu musikala bildu du dokumentalean. Los Condes, Los Tótem, Los Rebeldes eta beste hainbat talderen memoria bildu du, rocka lotura haritzat hartuta. Ba Bilbon izan da dokumentala […]

irakurri gehiago →

Indiako Punjab estatuko hautagai politikoek, hauteskunde programaren ordez, droga dosiak eramaten dituzte aldean. Izan ere, drogomenpekotasuna duten herritarrak erosten dituzte botoen trukean heroina zein opio dosiak eskainita. Gaur8 astekariaren biharko alean jorratu dute gai hori eta Amagoia Mujika arduradunak gurean aurreratu du. Horrez gain, asteko gai nagusi gisa, Maider Iantzik elikadura ohiturez eta hainbat dietari […]

irakurri gehiago →

Amaiur – Azken Gaztelua erakusketa jarri zuen Aranzadi Zientzia Elkarteak Iruñeko Kondestable Jauregian. Suberri Matelo oiartzuarra Aranzadiko kidea da eta hainbat urtez Amaiurko indusketetan aritu da lanean. Orain, berriz, Kondestableko erakusketa atontzeko taldean eta gida lanetan dabil. Arrakasta izaten ari da erakusketa hori eta aste honetan amaiera ematekoak baziren ere, badirudi beste astebetez ikusteko aukera […]

irakurri gehiago →

Muturreko egoera pairatzen ari dira Gazako herritarrak azken asteotan. Israelek ezarritako blokeoaren ondorioz argindar eskasia pairatzen ari dira, eta horren aurka protesta egiteagatik errepresio oldarraldiak jasaten dituzte. Hango egeoraz erreportajea egin du Isidro Esnaolak biharko Gaur8-rako eta Amagoia Mujika astekariko arduradunak aurrerapenera ekarri du. Horrez gain, bihar aurkeztuko duten Arabako Bertsolari Txapelketaren harira, Xabier Izagak […]

irakurri gehiago →

San Tomas azokatik zuzenean aritu ziren atzo Bilbo Hiria irratiko lagunak, ohiko estudiotik kalera irten eta hainbat gonbidatu izan zituzten mikrofonoetan. Eta horren berri ekarri dugu gurera, neguko lehen egunean Bilboko Areatzan zuzenean jaso zituzten hitzak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Baina horretaz arduratzeko Ane Zabala koordinatzailea batu zaigu Bilbo Hiria irratiaren estudiotik.

irakurri gehiago →

Hilabete bete da jada Altsasuko ferietan herritarren eta guardia zibilen artean gertatutako liskarragatik atxilotu zituzten altsasuarrak espetxean daudenetik. Horren harira, elkarretaratzea egin eta argazki erraldoia atera zituzten atzo Altsasun, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gure Esku Dago dinamikaren barruan galdeketa egiteko bidean lanean ari diren herriak […]

irakurri gehiago →

8. PROKLAMA, bihar izango da, ARTIUM museoan, Gasteizen. Iruñea-Veleiako aurkikuntza arkeologikoa ardatz hartuta, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen koordinaziopean, gaia astindu eta bestelako narratibak sortzea dute helburu, arte garaikidea eta arkeologiaren arteko gurutzaketak sortzeko. Azala lantegikoak ari dira horren antolaketan lanean, eta bertako kide Ixiar Rozasek azaldu dizkigu biharko topaketaren xehetasunak.

irakurri gehiago →

Argia astekariaren azalera ekarritako gaiari erreparatu diogu, hasteko, Estitxu Eizagirre zuzendariarekin egin dugun aurrerapenean. Carme Junyenti Miel Angel Elustondok egindako elkarrizketa da lehen planoan jarri dutena, hizkuntzalaria eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da Junyent, baita hizkuntza gutxituen aldeko borrokalaria ere. Eta hizkuntza gutxituen heriotzaz hitzaldia eskaini zuen, duela zenbait egun, Gasteizko Oihaneder euskararen etxeko Hitz adina […]

irakurri gehiago →