gomendio

Joan den martxoaren 9tik, Zinea.eus atariaren jarraitzaileek, industriako profesionalek, zinemazaleek… gomendatutako filmen izenburuak kaleratzeko aukera dute webguneko Kutsidazu atal berrian, astero, argazki bidez. Ba gune berri horretaz hitz egin dugu gaurko ikus-entzunezkoen atalean Maitane Legarretarekin. Horrez gain, Euskaltzaleon Topaguneak antolatu duen laugarren Benito Ansola beka deialdiaz eta hilabete honetan Netflixen estreinatuko diren hiru telesailez hitz […]

irakurri gehiago →

Urteko azken hilabetearen erdia igaro den honetan, Eguberri egunei begira jarri ta Olentzeroren oparien zain egongo dira bat baino gehiago. Opari horiek izan daitezke liburuak, beraz, liburu dendariek prest eduki behar dituzte euren biltegiak urte amaierarako. Garoako Imanol Agirrek eurenean Gabonek nolako eragina duten azaldu du gaurko literaturaren tartean, horrez gain, Iñaki Zubeldiaren hiru liburu […]

irakurri gehiago →

Kuriosoa da, baina lan eskaintza bat ekarri dugu gaurko literaturaren tartera. Izan ere, Garoa liburudendako lagunak liburuzain baten bila dabiltza beren lantalde txikia indartzeko. Zu zeu izan zaitezke pertsona egokia, edo agian ezagutuko duzu euren webgunean argitaratu dituzten bederatzi baldintzak betetzen dituen norbait. Baina baldintza horien eta behar dutenaren berri zuzenago jakiteko, Imanol Agirre bera […]

irakurri gehiago →

Laster abian izango den Durangoko Azokaren barnean zinearen gunea da Irudienea deritzona. Ikusteko eta entzuteko aukera eskaintzen duena, proiekzioak, aurkezpenak eta eztabaidak barnean hartzen dituena. Baina zinema munduko gaiei eta ikus-entzunezkoen bidez zabaltzen diren edukiei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko lekua ere bada. Ba gai horiei tartea egin eta Irudieneaz gain zenbait film gomendio aipatzeko Maitane […]

irakurri gehiago →

Euskarak genero-markarik ez duela eta ez dela beste hizkuntza batzuk bezain sexista esan ohi da, baina bada zer hobetu. Bereziki irakasleei eta hezkuntza munduari zuzenduta, komunikazio inklusiborako gomendioak bildu ditu Amaia Zubieta Steilas sindikatuko kideak, guk Mikel Garciaren Argiako blogean topatu ditugunak, eta horiei buruz hausnartzeko, Zebrabideko laguna den Iñaki Kasares harrapatu dugu telefonoz.

irakurri gehiago →

Irailak kurtso hasiera esan nahi du, kurtso hasierak ikastetxeak ekartzen dizkigu gogora eta garai hau izaten da testu liburuak erosteko garaia ere. Horrek eragiten dizkien gora-beheren berri ekarri du Garoa liburu dendako Imanol Agirrek gaurko literaturaren tartera. Horrez gain, udan gehien saldu eta gomendatu dituen liburuak, udazkenerako aholkatuko lituzkeenak eta Donostiako Garoa kultur laben abian […]

irakurri gehiago →

Bi hitzetan, “oso positiboa” izan omen da aurtengo Literaturia. Hala nabarmendu du bi astean behin gurera batzen den Garoako Imanol Agirrek. Garoari liburu aurkezpenetarako txoko izatea egokitu zitzaion, eta aurkezpen horiek nola joan ziren azaldu du. Baita hurrengo Literaturiarako ideia batzuk buruan dituztela aurreratu ere. Horrez gain, Torborg Nedreaas idazlearen Nada crece a la luz […]

irakurri gehiago →

Literaturari buruzko ostiraleroko tartera Garoa liburu dendako Imanol Agirre batu da gaurkoan. Hasteko, joan den asteazkenean Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako liburu dendarien kongresuaz hitz egin du, bertan ikusi eta ikasitakoen berri eman du. Horrez gain, ohi duen eran, liburu gomendioa ere ekarri du Agirrek eta Judith Schalansky idazle alemaniarraren ATLAS de las islas Remotas […]

irakurri gehiago →

Ostiralero literaturari zabaltzen diogun tartetxora Garoa kultur laborategiko Imanol Agirre batu zaigu gaurkoan. Aspaldian bere berririk izan ez dugunez, udaberriko oporretan non ibli den eta hemendik kanpo zein liburu denda deskubritu dituen azaldu digu. Apirilaren 23an izango da liburuaren nazioarteko eguna eta ordurako kontuan izan beharrekoak nabarmendu dizkigu, baita egun horretan eskuratzeko modukoa izan daitekeen Angelika […]

irakurri gehiago →

Bi astean behin egiten duen bezalaxe, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirre batu da literaturari zabaltzen diogun tartera. Gaurkoan, liburu dendariek gailu teknologikoak eta sare sozialak zertarako baliatzen dituzten kontatu digu, baita funtzionatzen ez duten kasuetan zeinen biluzik sentitzen diren ere. Horrez gain, Danele Sarriugartek euskara ekarritako Foster Wallacen Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez […]

irakurri gehiago →