feminismoa

Landa eremuko emakumeek badute zer esaterik

martxoa 14, 2019 | 0 Komentarioak

Aurtengo Martxoaren 8an inoiz baino ozenago entzun ditugu herri txikietako eta landa eremuetako emakumeen ahotsak. Gaurko Lur eta Murmurren leku bat utzi diegu. Leire Milikuarekin egon gara, Abadiño eta Elorrioko landa-eremuko emakumeen inguruan egindako diagnostikoa aurkezteko, eta beraien aldarrikapenak azaltzeko.

irakurri gehiago →

Goya sariak banatu dira eta Oscarretarako izendapenak argitaratu dira dagoeneko. Bi jaialdi hauetan nagusitu diren filmak errepasatu ditugu gonbidatu berezi baten konpainian. Gaurkoan gurekin Iraia Elias aktore eta Atalkari ohia izan da. Eta bide batez, filmak betaurreko moreekin aukeratzeko test bat aurkeztu dugu, Bechdel testa.  Ba al dakizue zer den eta zertarako balio duen? Honen […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezala, Argiaren aurrerapena egin dugu Estitxu Eizagirrerekin. Hiru erreportaje eta elkarrizketaz aritu gara gaurkoan: Jaka horiei buruzkoa, Mikel Soto Txalapartako editoreari egindako elakrrizketa, eta “Hasieratik: zinema feministaren historiak” zikloari buruzkoa erreportajeaz, hain zuzen ere.

irakurri gehiago →

Zer ezkutatzen du Gilleten iragarkiak?

urtarrila 24, 2019 | 0 Komentarioak

Ikusi duzue Gilletek atera berri duen iragarkia? Zalaparta izugarria sortu du sarean, izan ere, aldarri feministak baliatuz eginiko iragarkia da, gizonei interpelazio zuzena eginez. Iritzi asko egon dira, kontra zein aldekoak, eta hausnarketarako tartea izan dugu gaurkoan Iñaki Kasaresekin.  

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolak hainbat ikastaro eskaintzen ditu urtean zehar, eta gaurko kolaborazioan horietako batez aritu gara Utxintxako kide den Goiuri Mendez Otaegirekin. Pedagogia askatzaileen inguruko formakuntza eskainiko dute larunbat honetan, eta aipatu saioa aitzaki harturik, hezkuntza sistemari eskaintzen dion alternatibaz hausnartu dugu.

irakurri gehiago →

      Gaur Durangoko Azokaren inguruan arituko gara! Izan ere, ni neu eta kolaborazioa egiten didatenek gogoz hartzen dugun ekintza da, euskal literaturan dabiltzatenen argitaletxe, ekoizle eta sortzaileak aurrez aurre izateko aukera paregabea baita eta egia esan behar da, Durangok ahalegin guztiak bideratzen dituela Euskal Herriko bisitari guztiak artatu eta gustura egon daitezen, kontzertu, hitzaldi […]

irakurri gehiago →

Mikromatxismoez hausnartzen, Iñaki Kasaresekin

abendua 7, 2018 | 0 Komentarioak

Zer dira mikromatxismoak? Nola ulertzen ditugu? Zein eragin dute egunerokotasunean? Galdera hauek hartu ditugu abiapuntutzat, besteak beste, mikromatxismoen inguruan hausnartzeko. Lanketa kolektiboa egiteko beharra azpimarratu du Iñaki Kasaresek, eta egoera hau iraultzeko aukerak badaudela baieztatu digu.

irakurri gehiago →

Barañaingo Gazte Eraiki topaketetatik abiatu zuten Aingura talde osasun gidaren proiektua, eta dagoneneko crowfunding kanpaina martxan dago. Militantzia taldeetako jarduna berrikusi, berrantolatu eta hauspotzera datorren proiektua da honakoa, eta xehetasun gehiago ezagutu asmoz, “Aingura. Militantziaren itsasgorak eta itsasbeherak” liburuxkaren proiektuan burubelarri aritu den Oihanerekin hitz egin dugu. Zaintza hirukoitzaz, kontraesanez, militantzia ereduaz… hausnartu dugu, besteak […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 46 | ¡Ni una más!

azaroa 20, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetan, Beñat Fontaneda zinegile gasteiztarra izan dugu ERRAIETATIK irratsaioaren lehen zatian. Pasa den asteburuan, hiru egunez luzatu den rodajean burubelarri ibili da Beñat, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko thrillerra izango den laburmetraia filmatzen: ‘Ni una más’ da film labur honen izenburua, pelikularen muina argi utziz. Gainera, film labur hau ‘La Sirena’ luzemetraiaren aurrerapen bat baino […]

irakurri gehiago →

Larunbatean, ekainaren 16an, Euskal Herriko neska* gazteen topaketak izango dira Arbizun. Goizean zehar baterajotze feministarako oinarriak landuko dituzte, eta Edurnerekin izan gara topaketen xehetasunen berri izateko.

irakurri gehiago →