ekoizle

Apirilaren 1etik aurrera Danonek Nafarroako mendialdeko nekazariei esne gehiagorik bilduko ez diela jakinarazi eta Sorian 20.000 behi buruko esne ustiategia egiteko proiektua dagoela jakinik, esne sekorearen orainaz eta geroaz gogoeta egiteko larunbatean Elizondon mahai-inguru jendetsua egin zuten. Gai horren bueltakoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartear. Horrez gain, atzoko egunez Ituren, […]

irakurri gehiago →

Mikela Untsain Azkaineko ezti ekologiko ekoizlea da, eta haren hitzei egin diegu lekua gaurko saio amaieran. Merkatuz merkatu ibiltzen da bere ekoizpenak saltzen, eta Radiokulturako lagunek harekin hitz egiteko aukera izan dut Idoki sormarkak Lekornen antolatutako azoka batean. Zapore ezberdinetako eztien atzean dagoen sekretua kontatu omen die Untsainek.

irakurri gehiago →

IBAIA Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak joan den hilaren amaieran aditzera eman zuenez, enpresek ETBrekin sinatutako kontratuak zalantzan jarri izanak, Espainiako Zinemaren Legeak jasandako aldaketek, eta Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak hartutako azken neurriek euskarazko eta euskal ikus-entzunezko produkzioaren etorkizuna kolokan jarri dute. Hausnarketa merezi duen gaia da, zalantzarik gabe. Ba horretaz guztiaz hitz egin du […]

irakurri gehiago →

Erregai fosilien ustiaketan liderrak diren multinazional handienak bilduta daude, gaurtik etzira bitartean, Bianoko Pauen, ‘2016ko ur sakonetako garapenaren kongresua’ dei dakiokeen bilkuran. Itsaso sakonetako zundaketa teknikak hobetzeko neurriez eztabaidatuko dute bertan, British Petromeum, Exxon, Repsol, Total, Shell eta gainerako ekoizle erraldoiak ari dira parte hartzen. Aurrez aurre aurkitu dituzte, ordea, Bizi eta beste hainbat mugimendu […]

irakurri gehiago →

Juan Carlos Lopez de la Calle Guardiako Artadi upategiko jabeak 2015 urte hasieran iragarri zuen Errioxa sor-markatik ateratzeko asmoa zuela eta halaxe amaitu zuen urtea, sor-markatik irten zela jakinarazi baitzuen joan den abenduaren 30ean. Kontua ez da upategi batera mugatzen, izan ere, Arabako Errioxako upategi txiki zenbait, Errioxa izendapenetik harago, euren sor-marka propioa izateko lanean […]

irakurri gehiago →

Lehen sektoreari begira jarri gara gaurko siaioan. Bruselara begira egongo baitira Euskal Herriko abeltzainak gaurkoan, Europako Batasuneko nekazaritza ministroek goi bilera dutelako gaur esnearen sektorearen inguruan. Apirilean kuoten sistema kendu zutenetik zaildu egin da ekoizleen egoera, eta itxaropen txikia dute zerbait aldatzeko ere. Gaiaren inguruan, Mikel Azkarate aniztarrarekin hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Amaia […]

irakurri gehiago →

Gurean ezagun egin den Errigora dinamikakoek Nafarroa hegoaldeko olioa erosi eta bertako ekoizleei zein euskarari laguntzeko dinamika abiatu dute, Eskutik eskura lelopean. Otsailaren 20an zabaldu zen olio botilak eskuratzeko epea, eta martxoaren 4ra arte egongo da aukera. Dinamikaren berri gertuagotik jakiteko asmoz, Errigorako kide Peru Aranbururekin hitz egin dugu Zebrabidean.

irakurri gehiago →