bilgune

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen hausnarketarako Bilgune Kontari aldizkariaren errepasoa egin dugu, gaurkoan, Amaia Zufiarekin. Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetarako izen ematea zabaldu izana; azaroko Emaraun-ean kaleratutako Kurdistango emakumeen egoerari buruzko elkarrizketa; eta Arrasaten Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? lelopean egindako mahai ingurua nabarmendu dizkigu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Astero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere, Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin. Abenduaren 13an, Ondarroan ospatuko diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen spotaz, emakume kirolariei ahotsa ematen dien Info7 irratiko Kirol leihoa irratsaioaz, eta antisorgailu hormonalei buruzko erreportajeaz aritu zaigu Etxebarrieta.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune Kontari-n jorratutako gai nabarmenak errepasatu ditugu gaurko saioan. Horretaz, Bilgune Feministako kide Saioa Iraola arduratu da, eta honako gaiak jorratu ditu: Narin borrokalari kurduak Kobanetik amari bidalitako gutuna; Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak; Tabakalerako Pantaila Irekia egitasmoaren estreinua Arrakala dokumentalarekin; eta Lea Artibai eskualdeko hainbat eragile […]

irakurri gehiago →
no image

Bilgune Kontariren errepasoa Idoia Trenorrekin

urria 27, 2014 | 0 Komentarioak

Joan den astean Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratutako Bilgune Kontari astekarian landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu, gaur, Idoia Trenorrekin: abenduaren 13an Ondarrun egingo dituzten emakume abertzaleen VI. topaketa feministak; Amelia Barkini hizkuntzaren erabilera sexistaz eginiko elkarrizketa; Hamaika telebistako gurasotasunaren eta feminismoaren erreportajea; eta emakume musikarien Emarock datu basea aipatu ditu Trenorrek, besteak beste.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiak nabarmendu dizkigu joan den asteko Bilgune Kontari astekarian landutako gaiak: Emakumeen Mundu Martxak Donostian egindako Europa mailako topaketa, eta Kurdistango emakumeei babesa adierazteko bertan kaleratutako komunikatua; edo Saioa Iraolak emakumeek denboraz duten pertzepzioaz idatzitako iritzi artikuluaz aritu zaigu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feminstak kaleratzen duen hausnarketarako astekarian irtendako gai nabarmenen errepasoa egin dugu gaur Oihana Etxebarrietarekin. Tomar el escenario dokumentalaren sareratzeaz, Gaur8 astekarian abortu eskubideaz egindako erreportajeaz, Emakumeen Mundu Martxak Donostian egin duen Europa mailako topaketaz, Gu Gaitun federazioaren aurkezpenaz eta Yayo Herreroren hitzaldiaz aritu gara Etxebarrietarekin.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Saioa Iraolaren ahotik jaso dugu azken Bilgune Kontari landu dituzten gai nabarmenen berri, Zebrabidean: abortu legearen erreforma bertan behera geratu izanaren inguruko irakurketa, eta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteen tortura salaketak izan ditugu hizpide. Horrez gain, urriaren 10etik 12ra bitartean Donostian izango den Emakumeen Mundu Martxaren Europako […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Sexualitatea eztabaidagai

ekaina 3, 2014 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko Bilgune Feministak sexualitateaz eztabaidatzeko txostena osatu du. Hori dela eta gai interesgarri honi ukaezineko leihoa zabaldu eta gure artera ekarri dugu dokumentuaren ataletako bat. Gainontzekoak irakurtzeko harra piztuko zaizuelakoan. Bestetik han hemenka aurkitutako hezkuntza artikulu ugari izango ditugu hizpide aktualitatearen atalean: haurraren hauskortasuna, delikatuz telebista saioko zeliakiaren inguruko tartea, ArteOnen bidez musika afrikarraren […]

irakurri gehiago →