barakaldo

Urriaren 19 eta 20an Astialdi Kongresua 2018 egin da Barakaldon. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Astiladi Sareak antolatu dute, elkarrekin hausnartu, solastu eta eraikitzeko asmoz. Landutako edukiez eta ateratako ondorioz aritu gara, besteak beste, Urtxintxa eskolako Amagoia Osinalderekin.  

irakurri gehiago →

Barakaldoko Revolta Permanent taldearen “Ultravioleta” lan berriaz aritu gara gaurkoan Iker Aginaga taldekidearekin. Bilbo Hiria irratiko estudioetan izan dugu Aginaga, eta disko berriaren eta “Gazteak euskara zabaltzen” dokumentalaren berri eman digu.

irakurri gehiago →

2016ko martxoaren 8a izanagatik, hainbat eremutan diskriminazioa jasan behar izaten dute emakumeek oraindik. Eta enplegu arloko diskriminazioaz hitz egin dugu gaurko saioan. Izan ere, emakumeei arreta eta aholkularitza eskaintzen dien Barakaldoko Argitan zentroak salaketa egin zuen, atzo, Lanbideko egoitzaren aurrean. Horretaz hitz egiteko gonbidatu dugu gurera Karmele Andres.

irakurri gehiago →

Barakaldo aldera begira jarri gara Zebrabideko lehen zatiaren amaieran. Artegabeitia auzoko eskolan patioa estaltzeko proiektua atera nahi dute aurrera, baina Barakaldoko Udalak ez du finantzatzeko asmorik agertu, eta horrek mobilizazioak eragin ditu. Horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosilla kazetariarekin.

irakurri gehiago →
no image

Gotzon Hermosilla, Barakaldoko Mercadonaz hizketan

urria 26, 2015 | 0 Komentarioak

Bizkaira begira jarri gara gaurko saio amaiera aldera. Joan den astean, Mercadona supermerkatua zabaldu zuten Barakaldon, eta gaiak hainbat eratako erreakzioak eragn digu. Horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosilla kazetariarekin.

irakurri gehiago →

Gaurkoan, Bizkaiko berri izan dugu irratien tartean, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik egin dugun bidaiarekin. Lehenik, Bilboko kronika egin du Bildu zinegotziko Alba fatuarte zinegotziarekin; jarraian, hezkuntza kontuez Barakaldon egindako elkarretaratzeaz aritu da Gotzon Hermosilla Berriako kazetariarekin; eta, bukatzeko, Bizkaiko kultura agendaren ingurukoak ekarri dizkigu Ibon Burgoarekin.

irakurri gehiago →

Bizkaira begira jarri gara gaurko irratien tartean. Bi astez behin bezalaxe, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Bizkaiko kontuen berri ekarri digulako. Gaurkoan, Barakaldoko udalaren zorrez hitz egin du Gotzon Hermosillarekin; Bilboko Herriko tabernek duten arriskuaz aritu da Aitziber Ibaibarriagarekin; eta Gabriel Aresti euskaltegiak biharko antolatutako jaiaz hitz egin du Eider Cortezonekin.

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabaldu eta Oarsoaldera begira jarri gara gaurko saioan. Izan ere, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak, Oarsoaldeko Hitzako zuzendari Urko Etxebesterekin egin du euren eskualdeko berrien errepasoa. Horrez gain, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Gotzon Hermosilla kazetariarekin izandako solasaldiari ere egin diogu lekua, Barakaldoko Gazte Asanbladaren bederatzigarren urtemugaz aritu dira.

irakurri gehiago →

Irratien tartean, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monforten eskutik, bidaia informatibo txiki bat egin dugu Bizkaian zehar: hasteko, Bilboko goizeko udalbatzaz hitz egin du EH Bilduko zinegotzi Aitziber Ibaibarriagarekin. Jarraitzeko Barakaldoko Oiola urtegian behin eta berriz agertu den lindanoaren aferaz aritu da Gotzon Hermosillarekin. Arratia 50 urte tranbia barik erakusketaren ingurukoak Jon Urutxurturekin jorratu ditu. […]

irakurri gehiago →

Barakaldora begira jarri gaitu Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek gaurkoan. Batetik, Gotzon Hermosillaren bidez bertako udalean dagoen blokeo egoera landu du; bestetik, Barakaldoko Hezkuntza Biltegiak Olentzerori idatzitako gutuna ekarri digu.

irakurri gehiago →