axier lopez

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakaiez osatutako erreporatajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia asteakariaren aurrerapenean. Horrez gain, Axier Lopezek Nafarroan Mozal Legeaz egin den ezarpenaz idatzitakoa, eta Mikel Garciak hezkuntza sistemaren egoerak haurrengan duen eraginaz ondutakoa ere aipatu ditu.

irakurri gehiago →

«Espainiako Gobernuak atzera egin du: Argia-k irabazi du mozal legea-ren auzia». Izenburu horrekin jakinarazi zuen Argia astekariak joan den astean Axier Lopez kazetariari isuna bertan behera utzi izana. 601 euroko isuna ezarri zioten iaz, Naroa Ariznabarretaren atxiloketako irudiak zabaltzeagatik. Epaiketa egiteko egun batzuen faltan, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak erabaki […]

irakurri gehiago →

Gasteizko Legebitzarrerako hauteskunde kanpaina azken astean sartu den honetan, kanpainaren azterketa egin dute Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek Asier Etxenike soziologoarekin eta Estitxu Garai komunikazio adituarekin. Azterketa hori nabarmendu du Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrek astekariaz gurean egin duen aurrerapenean. Horrez gain, 1936an Ondarroatik txalupetan garraitatutako urrearekin eusko gudarientzako Txekoslovakian fusilak erosi zituzteneko istorioaz Urko […]

irakurri gehiago →

Espainiako Gobernnuaren ordezkari Carmen albak Agizko Udalari ostegunean eskatu zion ezada bezala Mikel Zabalza torturapean hil zela oroitzen duen mural bat, irudiak “terrorismoa goratzen” duela uste duelako. Albaren aginduak hainbat kritika piztu zituen, eta Espainiako Gobernuaren ordezkariak prentsa ohar bidez azalpenak eman behar izan zituen. Horrek guztiak, paretetako mezuekin zenbaitek duten obsesioak, alegia, beste hausnarketa […]

irakurri gehiago →

Duela zenbait aste jakin genuen UPNren esku zegoen aurreko Nafarroako gobernuak aurkeztutako salaketa baten ondorioz, Nafarroan ETBren emisioa eteteko agindu zuela Espainiako Industria Ministerioak. Gai horri heldu dio Urtzi Urkizu kazetariak gaurko komunikazioaren tartean. Horrez gain, atzoko Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna kontuan hartuta, Mozal Legea baliatuta isuna jarri dioten Axier Lopez kazetariaren kasua eta prentsa […]

irakurri gehiago →

Salaketa kutsuarekin etorri da Argia astekariaren alea. Joan den astean jakin baikenuen Axier Lopez kazetariari isuna jarri diotela Mozal legea aintzat hartuta. Horren aurrean, baimenik eskatu gabe informatzen jarraituko dutela argi uzteko, ale berezia kaleratuko dute aste honetan. Horren eta landu dituzten gai gehiagoren berri ekarri digu Estitxu Eizagirre zuzendariak.

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu dugu gaur ere, Zumaia aldera begira jartzeko. Izan ere, herrian irrati librea martxan jartzeko lanean aritu da lan talde bat azken bi urteotan. Egitasmoari azken bultzada emateko bilera irekia deitu dute, interesa duen edonork parte hartzeko aukera izan dezan. Bilera bihar izango da, Alondegian, 19:00etan, eta guk […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin: aitek guraso gisa parte hartzetik ardura hartzera igarotzeko duten erronkaz; Oiongo San Bizente ikastolako ebaluazio hezigarriaz; eta udal eta foru bozetan lortuako emaitzen ondoren ezker abertzaleak dituen erronkez aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin; gaurkoan, Larrun hilabetekariko kontuak ere ekarri dizkigu. Azken horretatik, Gazteak eta prekarietatea erreportajea aurreratu digu. Astekaritik, berriz, Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek Gasteizko herri harresiaren inguruan ondutako lana ekarri digu.

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezalaxe, aste honetako Argia aldizkariaren aleak zer ekarriko duen aurreratu digu Estitxu Eizagirrek: 2015eko urtarrilean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko duten Aurore Martini egindako elkarrizketa; larunbatean Ondarroan eginiko Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan izandako mahai inguruari buruzko erreportajea; eta Jone Amezagaren atxiloketaren harira antolatutako babes ekintzez Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek egin duten hausnarketa.

irakurri gehiago →