autogestio

Hainbat atxilotu, zauritu ugari eta identifikazioak eragin ditu Ertzaintzak Errekaleorren argia mozteko. Iberdrolako langileak argia moztera joan dira Gasteizko auzo askera, eta argindarraren etxea defendatzen zeuden auzokideak bortizki atera ditu Ertzaintzak. Topatuko eta Hala Bediko kide bana identifikatu dute. Goizak luze jo du, baina gertatu denaren lekukotza zuzena jasotzeko, Errekaleorreko auzotarra den Jonekin hitz egin […]

irakurri gehiago →

Euskal Herrian badago zer entzun jardunaldien VI. edizioa antolatu dugu Arrosa irrati sareko kideok larunbaterako. Jardunaldien helburua da sareko irratietako lagunen formazio eta hausnarketa beharrei erantzutea, baina nahi duten guztiek dute aukera bertaratzeko. Horregatik, anima daitezkeenei amua jaurtitze aldera, antolaketan buru-belarri ari diren Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzailearekin eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatariarekin hitz egin […]

irakurri gehiago →

Autogestioari buruzkoak dakartzagu gaurko sormenaren tartera, Kriston Zintak izeneko musika zigilua hizpide hartzeko. Hainbat lagunen artean sortu zuten ekoiztetxe txikia da hori. Kapitalismotik ihes egin eta izpiritu librez lan egitea da euren helburua, baina eurei buruzko informazio zehatzagoa ekartzeko, Gasteizko Halabedi irratiarekin bat egin dugu, Jon Aranburu esatariak eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak azaldu baitituzte […]

irakurri gehiago →

Inkestek iragartzen ez bazuten ere, Donald Trump bihurtu da AEBetako 45. presidentea. Hauteskunde kanpainan jaurtitako neurriz kanpoko mezu matxista eta xenofoboek iragartzen zuten haren agintaldiak ekar zezakeena. Hargatik, Trumpen iritsierak jatorri anitzetako herritarren aurkako erasoen gorakadan eraginik izan ote duen ikertu dute Gaur8 astekarikoek eta horren berri ekarri du Amagoia Mujika arduradunak gurera. Xabier Izagak […]

irakurri gehiago →

Kurtsoa hastearekin batera, ohikoa izaten da auzolan eta garbiketa lanetan murgiltzea. Horixe da Bergarako kartzela zaharrekoek egin dutena ere, eta Euskal Telebistako lehen kateko Auzolan saioko lagunek bertatik bertara ezagutu nahi izan dute hango esperientzia. Igande honetan eskainiko dute Bergaran grabatutakoaren berri telebistan, baina Jaione Carpinterok Txapa irrati librekoei emandako azalpenei egin diegu tartea guk […]

irakurri gehiago →

Aste eta erdi inguru darama Gipuzkoa Zutik mobilizazioak martxan: Donostiako Gipuzkoa plaza eta Bulebarra erabili dituzte nagusiki, erraustegia borrokatu beharreko sinbolo gisa hartu eta gizarte eredu berri bat aldarrikatzeko. Baina hiriko beste edozein gune erabil zezaketen: lekua baino, erraustegiaren aurkako aldarria eta mobilizazioa baitituzte ardatz, eta eztabaida piztea helburu. Eztabaida, zalantzarik gabe piztu dute. Eta […]

irakurri gehiago →

Maiatzaren 25, 26 eta 27an Etxebizitza eskubidearen alde, bizitza burujabea eskubide osoz lelopean, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Txantrean, Donostian eta Oreretan hitzaldiak antolatu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Hitzaldi guztietan Hernan Cordobak hartuko du parte, La Ciudad Invisibleko bazkidea, La Borda Cooperativako sortzailetako bat eta Sants kooperatibismoaren inguruan gertatzen ari den guztiaren arduradunetako bat denak. […]

irakurri gehiago →

Bizkai aldera jo eta epaiketa baten ingurukoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Duela astebete pasatxo jakin genuen Kukutza eraitsi zen egunean Bilboko Errekalde auzoan atxilotu zituzten hemezortzi lagun errugabetzat jo dituztela, eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diotela beste bati. Ba gai horren inguruan hitz egin du Hizpidea magazineko esatari Xabier Monasteriok Iñaki Carro auzipetuen […]

irakurri gehiago →

Gune autogestionatu baten ingurukoak dakartzagu Zebrabideko bigarren zati honen hasierara. Izan ere, Irungo Udalak Hirigintza plan batean zehaztu zuen Lakaxita gaztetxearen egungo eraikinean lorategi bat jartzea. Bertako gazteak arduradun politikoekin harremanetan jarri ziren egoera aztertzeko, eta martxo amaieran jakin genuen epe motzera begira behintzat ez dutela Lakaxita eraisteko asmorik. Hala ere, gaiaren berri zehatzago jakiteko, […]

irakurri gehiago →

Aurten, zoritxarrez, bi dira Euskal Herrian hutsarazi dituzten gaztetxeak: Kortxoenea eta Ezpala. Beste batzuk hutsarazte arriskuan ere badaude; tartean lehen aipatu dugun Bilboko OihuK edota Lasarte-Oriako Elebeltz… Horrelako egoeretarako prestatuta egotea beharrezkotzat jo dute gaztetxe eta gazte asanbladen topaketen antolatzaileek, eta bihar arratsalderako erresistentzia tailerrak antolatu dituzte Oñatiko Antixenan. Horren aurrerapen bat egite aldera, bihar […]

irakurri gehiago →