Arabako Bertsolari txapelketa

Txapelketitisak harrapatu gaitu eta txapelak banatzea gustuko dugunez, gaurko POTTO saioan Nafarroako eta Arabako bertsolaritza finalez gozatu ederra hartu dugu. Ahizpatasuna kiroldegian izan zen saioan, Julio Sotok eskuratu zuen punturik gehien, eta, hortaz, txapela Gorritira alde egin du (bosgarrenez). Eta, zazpigarren alabak badu txapeldun berria, Abetxukora joan da Arabako txapela, Iñaki Viñasprek aurrenekoz lortu baitu […]

irakurri gehiago →

Joan den larunbatean ospatu zen 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala, Gasteizko Printzipal antzokian. Jendetza bildu zen arabako bertsolaritzarentzat garrantzitsua izan zen egunean, eta emozioz beteriko saioa izan zen. Iñaki Viñasprek jantzi zuen txapela, saio borobila egin ondoren. Berarekin hitz egin dugu arabako bertsolaritzaz eta txapelketaz. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Mitxelin kongresuak eta protestak, Udalak emandako sariak eta sortutako zalaparta, Arabako Bertsolari Txapelketa eta Arteak Ireki izan ditugu hizpide Igor Goikolearekin.

irakurri gehiago →

Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, Araban egun presente dagoen bertsolaritzaren ekosistema ekarri dugu uhinetara. Aintzane Irazusta bertsozale eta urte askoan txapelketaren gai-jartzaile izandakoa elkarrizketatu dugu, prosa bideratuan. Era berean, zapatuarekin batera Gasteizko Printzipal Antzokian taulagainean izango diren sei bertsolarien kantuak aurkeztu eta sailkapen-fase zein finalerdietako lan eta ariketa batzuk ekarri ditugu. Hurrengo saioan, txapelketitisak beteko […]

irakurri gehiago →

BERTSOERRONDA ekimenaren hirugarren kanporaketa aztertu dute Ibon Burgoak eta Erlantz Ibargurengoitiak Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Bilboko La Villa tabernan jokatu zen BERTSOERRONDAREN 3. KOLPEA, eta seikote gaztea izan zen taulagainean (Maite Sarasola, Ane Peñagarikano, Asier Alcedo, Unai Mendiburu, Enare Muniategi eta Gontzal Belategi). Ahots gazteak entzun eta gero… eta bertsoen kantuak prosarekin nahastu behar […]

irakurri gehiago →

Irratien tartea Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Amurriora begira jarri gara lehenik eta behin: Julen Ibarrolaren ongi etorria, Ezker Abertzaleko familia baten baserriari tiro egin zion polizia nazional jubilatuaren etxean aurkitutako armak, eta Galder eta Aitorren atxiloketak izan ditugu hizpide, alde batetik. Bestetik, LABek elkarrizketa sozialerako mahaia eten izana, kontzertuen murrizketa, Gasteizko eskalatzaileen […]

irakurri gehiago →

POTTO: zazpigarren alabak badu txapela

apirila 8, 2017 | 0 Komentarioak

Oihane Perea nagusitu zen 2017ko Arabako Bertsolari txapelketan, Asier Otamendirekin batera buruz burukoa jokatu ostean. Estu joan zen joan finala, eta horren erakusgarri aurreneko bi bertsolarion artean izan zen aldea: puntu bakarra. Potto saio ale honetan, Josuk eta Erlantzek Gasteizko Printzipal Antzokian izandako bertsorik preziatuenak ekarri dituzte, bertsozalearen gozagarri.

irakurri gehiago →

BERTSOINKA-Nafarroako eta Arabako txapelketak

martxoa 17, 2017 | 0 Komentarioak

Nafarroako eta Arabako bertsolari txapelketetako bertsoak, aste honetako Bertsoinka saioan

irakurri gehiago →

Aste honetan be Bilbo Hiria irratiaren estudioak elkartu ditu Josu eta Erlantz lagunak, bertso-munduak ekarri dituenak uhinetan barna hedatzeko. Hala, saio honetan Laudion eta Urretxun izandako saioak ekarri dituzte: batetik,  Arabako Bertsolari txapelketaren 5. finalaurrekoa; eta, bestetik, Bortzirietako, Urretxuko eta Bilboko Potojorran bertso-eskolek egin zuten BERTSOTRUK ekimenaren baitako saioa. biba bertsoa, gora Apolo!

irakurri gehiago →

POTTO: Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu

otsaila 22, 2017 | 0 Komentarioak

POTTO saioak gaurkoan Araba eta Nafarroako lurraldeak bisitatu ditu, eta bertsoak ekarri. Euskal Herrien zazpigarren alaban, Arabako Bertsolari txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan Dulantzin eta bertan Asier Otamendi izan zen garaile; Nafarroako erreinu handian, berriz, bi saio izan ziren: zapatuz eta domekaz. Zapatuan Tafallan izan zuen hitzordua Nafarroako Txapelketaren 43. edizioaren aurreneko saioak, eta bertan […]

irakurri gehiago →