ama

XVI. mendeko moralisten arabera, haur bat ongi hezteko komenigarria zen lehen urteak amarekin eta etxeko emakumeekin igarotzea. Eta gaur egun? Nolako pentsamendua dugu gurasotasunaz eta gurasoen rolaz? Aitatasunaz hausnartzen al dugu amatasunaz bezainbeste? Eta nolako eragina du horrek umeen heziketan? Horiek dira gaurko hezkidetzaren tartera ekarri ditugun puntuetako batzuk, eta horietaz hitz egin dugu Harremanak […]

irakurri gehiago →

Bi ahizpa dira Arantxa Iturberen Koadernoa zuri nobelako protagonistak. Urtetan ez dute elkar ikusi, eta amaren heriotzak elkartu ditu. Otzan eta esanekoa izan da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea; ama zurrunaren alabak biak. Nobelaz gain, antzerkia ere bada Koadernoa zuri, eta sakonagoko xehetasunak gurera ekartzeko, nobelaren adierazpen antzeztua ikusi duen Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar […]

irakurri gehiago →

Zer da ama izatea? Eta aita izatea? Ama izatea da benetan emakume egiten gaituena? Aita ez den gizonak ba al du hutsunerik bere baitan? Aita edo ama izatean gure desioei erantzun diegu? Nork zaintzen ditu hobeto umeak? Haurrek titia hartzen duten bitartean amaren parean egon behar al dute? Ze ama edo aita mota izan nahi […]

irakurri gehiago →

Amatasunari buruzkoak ekarri ditugu gaurko zeharkaldiaren azken txanpara. Kontu horretaz kezkatuta dagoelako Larraitz Arando, iruditzen baitzaio alabak ama izateko soilik hezten direla egungo jendartean. Baita neskak amatasunera bideratzea beste aukeren zapaltzaile bilakatu dela ere. Horren inguruko artikulua idatzi du Guraso.eus atarian, eta hitz egin ere egin du Bergarako Txapa irrati libreko lagunekin.

irakurri gehiago →

Osasun sistemak erditze prozesuetarako eskaintzen dituen zerbitzuei alternatiba bat eraikitzeko asmoz jarri zuten Magale proiektua martxan bi emaginek. Erditze prozesuak nolakoa izan behar duen erabakitzeko eskubideaz hausnartu eta modu aske eta informatuan prozesua aurrera eraman ahal izateko aukera eskaintzen dute. Etxean erditzeko bidea profesionalki urratzen lehenengotarikoak dira. Haurdunaldi osorako arreta eskaintzen dute, ugalketa askea eta […]

irakurri gehiago →

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga izan zen hasiera batean Sabeletik mundura, eta webgune bihurtu da dagoeneko. “Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa”, bezala definitzen du Nahia Alkortak proiektua, eta haurrak autoan eramateko moduaz hizketan aritu da Bergarako Txapa irrati libreko lagunekin, Gurasoak saioan.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Espainia mailan kirol arloan lehen profesionalak izan ziren emakume raketistez eginiko erreportajea  nabarmendu digu, hasteko. Ainara Lertxundik Kariben eta Latinoamerikan nerabe izanik haurdun geratzen diren emakumeen errealitateaz idatzitakoari ere heldu dio. Eta astebururako plan gisa, iganderako Euskal Herriaren erdigunerako hainbat […]

irakurri gehiago →

Ostegunero sormenari zabaltzen diogun tartetxora, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburu eta Alba Fernandez arte kolaborazailea batu zaizkigu gaur. Bien artean, Louise Bourgeoise artistaren Ama eskultura famatuaren inguruko xehetasunak jorratu dituzte.

irakurri gehiago →

Gauzen inguruan geroz eta informazio gehaigo dugun honetan, amatasunaren inguruan ere hainbat korronte daudela esan dezakegu. Adibidez, ama izateak emakumearen askatasuna mugatzen duela diotenak egon daitezke mutur batean; eta ama izatea bizitzako esperientzia dela eta haurrarekiko lotura ia magikoa dela diotenak bestean. Erdibiderik ba ote dago? Ama izan edo ez, izatekotan nola… erabaki askeak ote […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Amatasun ereduei eta edozer eginda ere errudun sentitzen diren amei buruzko erreportajea; Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaz Oskar Alegria zuzendari artistikoari egin diote elkarrizketa; eta joan den ostiralean banatu zituzten Argia Sariak nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →