Matxura buruan eta ibili munduan

Umore surrealista eta zentzugabeduna lantzen dugu sasi-saio honetan; askotan errealitateak fikzioa gainditzen du, berak ematen baitdigu saioen gidoia eskura.
Zenbatero ematen den (astean behin, 2 astean behin). ASTEAN BEHIN. ORDU 1.

MBIM-Durangoko Bazooka!

abendua 6, 2019 | 0 Komentarioak

Urtero bezala , Durangoko azokan topatuko ez dituzuen ez-argitarapenen zerrenda aleatorio bat osatu dugu gure dimentsiotik haratago dauden multibertsoetatik xalabardo batekin jasotzen ditugun errealitate alternatiboekin .Auskalo zein ote den idatzi berri dudan esaldi honen esanahia.

irakurri gehiago →

Idatzi “Testikuzzi”hitza zure internet nabigatzailean eta ezagutu ezazu gure bizitza betirako aldatuko duen sorkuntza teknologiko miragarria. Datorren Durangoko azokan aurrekuntza ikaragarri hau erosteko aukera edukitzea da oraintxe bertan gure bizitzari zentzua ematen dion gauza bakarra.

irakurri gehiago →

MBIM-Iraganetik zuzenean!

azaroa 15, 2019 | 0 Komentarioak

Aste beteko atzerapenaz heldu gara aste hontan , low costeko hegazkinak aireratzen dituzten enpresak baino arazo tekniko gehiago ditugulako.Beraz, gure unibertso paralelora ez dira oraindik hauteeskundeen emaitzak heldu…

irakurri gehiago →

Matxuratuta ta Burutik buelta

azaroa 1, 2019 | 0 Komentarioak

Aspaldian irratsaiorik egin gabe, Munduko Osasun erakundeak hala eskatu zigulako, baina ikusita gizakia nolakoa den ezin dugu gehiago itxaron eta gure lubakietatik atera gara basurdekumeak bezela, kurrin-kurrin. Espainiari sekulako aportazioa egin diogu ereserkiari euskarazko letra jarriz eta konturatu gara joan ginenetik gaur egunera, gauzak ez direla hainbeste aldatu! Hori bai, Zintzilik irrati libreak 35 urte […]

irakurri gehiago →

Eguberri biharamuna gainditu ezinean ibili gara oraintxe arte , eta batez ere irratiaren egoitza non demontre zegoen gogoratzea lan mardula izan da . Ta ikusiko dugu orain ze aurpegi jartzen diguten etxera bueltatzerakoan…ze agenda kontuak direla eta , urtezahar gabetik ez gara bertatik agertu. Azkenean norbait haserretuko da gurekin . Oraindik gogoan gaituen tikismikisen bat […]

irakurri gehiago →

MBIM-Horra Txistorra , President Torra!

abendua 21, 2018 | 0 Komentarioak

San tomas eguna heltzean , poxpolin jantzia jarri eta hamaseigarren sagardoa edan orduko , magia berezi bat sortzen da urtero larrialditara eramaten gaituen anbulantzian  kuleroak berriz ere galdu ditugula somatzean…urtero ospatzen dugun usadio hunkigarriena da zalantzarik gabe

irakurri gehiago →

azokara hurbildu gara aurtengo argitarapen tamalgarri eta interes gabekoei tartetxo bat egiteko. Lan zikina da , baina norbaitek egin behar du. Elena Azkagarriren azken liburua eta Jabier Gurumuzetaren azken diska aurkeztu dizkigute besteak beste.

irakurri gehiago →

MBIM -Ahobizi , belarrilarri , …ta muturzikinak !

azaroa 30, 2018 | 0 Komentarioak

Euskaraldiko txapa paparrean dugula , bagatoz beste behin janzteko baino , txapa botatzeko gogoz. Modela.eus itzulketa tresna berria erabili gabe egindako irratsaioa duzue hau. Zeliakoentzat egokituta. Menu beganoa ere badugu. Ezkontza , bataio ta jaunartzeak. Jantoki argitsua , bi aste inor intoxikatu gabe. Bestela ere , lasai. Ambulategitia gertu dago.

irakurri gehiago →

MBIM -Bi artaburu, nahiko izenburu!

azaroa 16, 2018 | 0 Komentarioak

Aktualitatearen azterketa sakon eta mamitsu baten bila dabiltzanentzat ohartxo bat: entzun ezazue beste irratsaioren bat , ze hemen betiko moduan gabiltza.Azterketa egiten dugu, bai , baina ez dugu sekula gainditzen.

irakurri gehiago →

MBIM-Sasoi berria, hamaika astokeria!

azaroa 9, 2018 | 0 Komentarioak

Beste denboraldi bati hasiera eman diogu gure frenopatikoko irrati tailerrari. Aste honetan ÑTV jaialdi harro-kastatsua bisitatu dugu gure entzuleei behar bezalako kronika bat eskeintzeko. Musika , elkarrizketak eta zentzugabekeriak sendi guztiarentzat.

irakurri gehiago →