Zaharrak Berri

no image

Zaharrak Berri bukatu da, plazer bat izan da

ekaina 27, 2014 | 0 Komentarioak

Zaharrak Berrik 10 urte pasa ondoren, bukatu da. Azken irratsaioa egin dugu. Eskerrak eman kolaboratzaile, elkarrizketatu, entzule eta Hala Bedi irratiari irratsaioa egiten laguntzeagatik. Gaurkoan memoria historikoaz hitz egin dugu Martxoak 3 elkarteko Lander Gartziarekin eta ondoren Jaione eta Xabi kolaboratzaileak izan ditugu.

irakurri gehiago →
no image

HIstoriaurrea gaurko Zaharrak Berrin protagonista

ekaina 20, 2014 | 0 Komentarioak

  Gaurko saioan historiaurrea izango dugu mintzagai. Batetik, Joseba Garirekin elkarrizketa izan dugu, Dulantziko Henaioko kastroko aztarnategiaz. Bestetik, gai honen inguruko filma eta dokumental ezberdinak komentatu ditugu.

irakurri gehiago →

Egon Schiele artista austriarraren lana aztertu dugu Albaren laguntzarekin. Pintorearen ibilaldia eta jorratutako estilo ezberdinak luze errepasatu ditugu. Unai Fernandez de Betoñorekin hirigintza izan dugu hizpide. Alde batetik Mercadona enpresak Gasteizen egingo duen “lurreratzea” aipatu dugu. Bestetik, hirigintzak euskararen sustapenarekin izan dezakeen harremanari ere erreparatu diogu. Azkenik, Etor Telleria arkeologoak zientzia elkarteen inguruko hausnarketa sakona […]

irakurri gehiago →
no image

Historiaurreko aztarnak daude San Adriango tunelean

ekaina 6, 2014 | 0 Komentarioak

San Adriango koban Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa arkeologikoak egiten ari dira duela sei urtetik. Indusketen zuzendaria den Alfredo Morazarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurkoan. Hasierako urteetan Erdi Aroko aztarnak aurkitu bazituzten ere, orain historiaurreko aztarnak aurkitu dituzte. Azken nobedadea duela 3500 urteko zeramika zati batzuk izango lirateke. Zuzendariak uztailean induskatzen jarraituko dutela azaldu digu, […]

irakurri gehiago →
no image

EHko prostituzioaren historia Zaharrak Berrin

maiatza 30, 2014 | 0 Komentarioak
no image

Arrazakeria eta xenofobia, Zaharrak Berri

maiatza 22, 2014 | 0 Komentarioak

                        Gaur egungo krisi kontestuan loratzen diren jarrera arrazista eta xenofoboak ez dira kontu berria. Do the right thing eta These is England pelikulen bitartez, 80 hamarkadan zehar, antzeko testuinguruan,  Estatu Batuetan zein Europan sotutako jarrera horiek aztertu ditugu Zaharrak Berrin.

irakurri gehiago →

Bilboko alkate Azkunaren heriotzaren ostean, ustezko gizon xaloaren inguruan loak baino ez dira entzun. Zaharrak Berrin, ordea, ez dugu lutua luzerako errespetatu eta Azkunaren hirigintza-ondareari ikupuntu kritikoz eta perspektiba historikoz heldu diogu Unai Fernandez de Betoñorekin. Dena, ordea, ez da uki eta ikus daitekeen ondarea; bada ondare inmaterialik. Etor telleriaren eskutik, ohiturez eta tradizioez mintzatu […]

irakurri gehiago →

Gaurko Zaharrak Berri irratsaioan Joseba Asiron historialaria elkarrizketatu dugu Bidez bide Nafarroako Erresumako gotorlekuetan barrena liburuaren inguruan hitz egiteko. Liburua (elebidun bertsioan) Juan Mari Feliu mendizalea eta Martintxo Alzuetaren ilustratzailearekin batera kaleratu berri dute. Bertan Nafarroako erresuman kokatua zeuden 15 gazteluren inguruko ibilbide errexak agertzen zaizkigu, gotorlekuetako kanpo eta barrualdeko ilustrazioekin batera, eta bertan Erdi […]

irakurri gehiago →
no image

Espainiako gerra zibila zinemaren bidez

apirila 4, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan espainiako gerra zibila aztergai izan dugu. Oraingoan pelikula eta dokumental batzuk aukeratu ditugu garai hori ikusteko. Besteak beste Berlangaren La Vaquilla pelikula aztertu dugu, nola 80. hamarkadan Espainian nola gerra zibila eta frankismoa nolabait ahaztu nahi izan zutenaren adierazle, peliku. Pelikula serioagoak izango dira Mikel Ruedaren Izarren Argia eta Basilio Martin Patinoren Madrid. Bukatzeko hainbat […]

irakurri gehiago →
no image

Arkitekturak hartu ditu Zaharrak Berriko kaleak

martxoa 28, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko Zaharrak Berrin hirigintza eta arkitektura izan dira nagusi. Unai Fernandez de Betoñorekin espazio publikoen pribatiazioari buruz hitz egin dugu, Gasteizko El Corte Ingleseko lanak eta Krea eraikinarekin gertatu dena adibide hartuta. Etor Telleriak Ponpeia hiriko kontserbazio lanekin dauden arazoak ekarri ditu estudioara eta, bide batez, kontserbazio arloan arkeologian dagoen arazo larriaren berri eman digu. […]

irakurri gehiago →