Zaharrak Berri

Aste honetako Zaharra Berrin Etor Telleria eta Jon Martinez kolaboratzaileak entzuteko aukera izan dugu. Etor arkeologia ekintzak finantzatzeko bestelako bideak aztertu ditu gaurkoan, izan ere crowfunding-a edo mikromezenasgoa arkeologiaren mundura ere iritsi zaigu, eta Euskal Herria ez da  salbuespena izango.  Bestetik, Jon Martinezek Arabako auzo elkarteen hastapenak eta indarra azalduko du, batik bat Gasteiz eta Laudiko kasuetan. Baina kolaboratzaileetaz […]

irakurri gehiago →
no image

Marcel Duchamp aztergai Zaharrak Berrin

5 abendua, 2013 | 0 Komentarioak

Albaren laguntzarekin Marcel Duchamp artista frantziarraren irudia aztertu dugu Zaharrak Berrin. Duchamp arte garaikidearen aintzindarietariko bat da eta bere sorkuntzak eragin handia izan du azken mendean. Beste alde batetik, Trebiñuko gatazkaren sustrai historikoak izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →
no image

Zaharrak Berri Zumaia eta Durangora begira

29 azaroa, 2013 | 0 Komentarioak

Liburuek bezala, harriek ere gure Historiaren berri ematen digute. Zumaiako Flysch-ari begira jarri gara gaur Jaioneren laguntzarekin. Papera, ordea, ez dugu ahaztu eta, Durangoko azokaren atarian, Xabik Historiarekin harremanduriko nobedade bibliografikoak ekarri ditu estudiora. Azkenik, memoria Historikoaz eta Nafarroako Parlamentuak onarturiko Memoria Historikoaren legeaz aritu gara.

irakurri gehiago →
no image

Hala Bedi, 30 urte kolpez kolpe

25 azaroa, 2013 | 0 Komentarioak

Iragan ostegunean ekin genion aurtengo Zaharrak Berri historia irratsaioari. Mahainguru irekian, Hala Bedi irratiaren historia biltzen duen Hala Bedi, 30 urte kolpez kolpe liburuaren aurkezpena egin genuen. Gurean izan ziren Iker Saenz de Argandoña, liburuaren idazlea eta irratian aritutako hainbat kide. Guztiek, irratiaren iraganari, gaurko egoerari eta etorkizunari begiratu sakona egin zioten.

irakurri gehiago →

Euskaldunek hainbat interes ekonomiko izan zituzten Espainiako kolonia izan zen Kuban XIX. mendean. Sabino Aranak independentzia txalotu zuen baina euskaldun ugarik espainiar kolonialismoaren alde egin zuten. Kolonialismoaren bultzatzaile nagusienetako bat Arabar bat izan zen: Julian de Zulueta. Kolonialismoaren defendatzaile sutsua izateaz gain, esklabista garrantzitsua izan zen.

irakurri gehiago →

Gaurkoan Kepa Altonaga biologo eta idazlea elkarrizketatu dugu, berarekin Armand David misiolari eta ikerlariaren inguruan hitz egin dugu. Hain zuzen, Armand David-ek XIX. mendean Txinan hainbat ibilaldi zientifiko egin zituen eta tartean panda hartza aurkitu zuen. Aintzanek elizen akustikari buruz hitz egin digu. Mendez mende eliz kantuak elizaren formara egokituz joan dira, edo alderantziz, elizak […]

irakurri gehiago →
no image

Ken Loach zinemagilea protagonista Zaharrak Berrin

13 ekaina, 2013 | 0 Komentarioak

Zaharrak Berrin Ken Loach zuzendariaren lana errepasatu dugu Hidden Agenda filmaren bitartez. Jaionerekin Argantzuneko ondarea eta Gasteizko batailaren ingurukoak ezagutu ditugu. Azkenik, Naroarekin Antropologiaren hainbat oinarri izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →
no image

7 ekaina, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko Zaharrak Berrin Josu Larrinagarekin egindako solasalditxoa ekarri dugu gogora. Jon Martinezek Kurdistan herriaren inguruko zertzelada historikoak ekarri dizkigu. Juanjo Hidalgok, azkenik, Laudio inguruan dauden Ermuko Santa Maria eta Santa Luzia baseliza ezagutzera eraman gaitu.

irakurri gehiago →
no image

UEU-ko ikastaroak, Getaria eta Antropologia

25 maiatza, 2013 | 0 Komentarioak

Irratsaio honetan aurtengo UEUko ikastaroak, Getariara bisita historiko kulturala egitera hurbilduko gara eta Antropologiaz hitz egingo dugu.

irakurri gehiago →

Gaurko  Zaharrak Berrin Gavresen Le capital filma izan dugu Asierren eskutik. Jonek Ogro operazioaren inguruko datu historiko zein mitoak hurbildu dizkigu. Azkenik, Juanjorekin, Urduñako “otxomaio” jaiaren jatorriaren inguruan aritu gara.

irakurri gehiago →