Nafarroako Erresuma gotorlekuetatik ibilbide historikoak, Betoñora bisita eta liburu aipamenak

Gaurko Zaharrak Berri irratsaioan Joseba Asiron historialaria elkarrizketatu dugu Bidez bide Nafarroako Erresumako gotorlekuetan barrena liburuaren inguruan hitz egiteko. Liburua (elebidun bertsioan) Juan Mari Feliu mendizalea eta Martintxo Alzuetaren ilustratzailearekin batera kaleratu berri dute. Bertan Nafarroako erresuman kokatua zeuden 15 gazteluren inguruko ibilbide errexak agertzen zaizkigu, gotorlekuetako kanpo eta barrualdeko ilustrazioekin batera, eta bertan Erdi Aroan egiten zen bizimoduaren inguruko sarrera historiko batekin.

Bestalde, Jaione Agirrek gaurkoan Gasteizko Betoñu auzoaren inguruko historiaz hitz egingo digu eta komentatu digu zer bisitatu bertan. Saioaren bukaera aldean Xabik, beti bezala, historiaren inguruko azken liburu eta bideoez hitz egin digu.

Hurrengo podcasta

198.- Zuria Beltzez 14-04-13 (kantak aletzen)

ig. Api 13 , 2014