Arkitekturak hartu ditu Zaharrak Berriko kaleak

Gaurko Zaharrak Berrin hirigintza eta arkitektura izan dira nagusi. Unai Fernandez de Betoñorekin espazio publikoen pribatiazioari buruz hitz egin dugu, Gasteizko El Corte Ingleseko lanak eta Krea eraikinarekin gertatu dena adibide hartuta.

Etor Telleriak Ponpeia hiriko kontserbazio lanekin dauden arazoak ekarri ditu estudioara eta, bide batez, kontserbazio arloan arkeologian dagoen arazo larriaren berri eman digu.

Saioaren azken txanpan Pedro Muguruza, frankismoaren arkitekto kuttuna, eta frankismo garaiko arkitekturari buruz aritu gara. Azkenik,  martxoak 27an Agustin Azkaretek aurkeztutako “Arqueología e historia de una ciudad. Los orígenes de Vitoria-Gasteiz” liburua aipatu dugu.

Hurrengo podcasta

90seg #90 (metairratsaioa)

ol. Mar 28 , 2014