BILBO HIRIA IRRATIA

POTTO: Lekeitioko saioan, Jone Uria garaile!!!

abendua 5, 2018 | 0 Komentarioak

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren akabuko finalaurrekoa jokatu zen zapatuarekin batera, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Seikotea izan zen taulagainean kantuan, eta Jone Uria garaile.Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi, Txaber Altube eta Arrate Illaro sailkatu ziren beren atzetik, hurrenez hurren. Bizi joan zen saioa eta goza dezazuen…. taulagainean kantuan izan ziren bertsolari guztien kantuak dituzue entzungai, aukeraketa […]

irakurri gehiago →

BERBAZ: Jorge Gimenez Bech, editorea

abendua 5, 2018 | 0 Komentarioak

Garai baten, urte dexentetan, oso-oso estu bizi izan zen Jorge, Alberdaniak, enpresak, sistemak, “makinak” gehiago eta gehiago eskatu eta norberak eman eta eman bizi zen, bizitzeaz ahaztuegi, ziurrenez. “Norbera ere makinaren atal bilakatzen da, eta areago, denborarekin, makina itsu”. Galdetu diogu orduan: “aizu, ba ote dago zuen ofizioan (besteetan ere, pare), liburugintza zoro maite eta […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan Jon Basagurenen bisita euki dugu. Izaki Gardenak taldeak argitartu berri duen lana ezagutu dugu berarekin batera. Diskoak zortzi abesti berri ditu, Sevillako La Mina estudioan jasoak, Raul Perez teknikariaren gidaritzapean. Pozik daude azken emaitzarekin eta pozik ere biniloan argitaratu dutelako lana. Gainera autoezkoizpenaren bidea hartu eta Erraia sortu berri duten taldearekin batera argitaratu […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantua Etta Jamesek 1967an grabatutako “Tell Mama” izan da, kantu paregabea. Chicagoko Chess disko etxean zegoen Etta James Alabamako Muscle Shoals-en estudiora bidali zuten eta, bertan, andre honek bere grabaziorik onena ekoitzi zuen. Aurretik, urte bat arinago, estudio berean abestiaren egile Clarence Carterrek egin zuen jatorrizko bertsioa, Tell Daddy izenpean entzun duguna. Jarraian, […]

irakurri gehiago →

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: ILARGIA ETA PLANETAK

azaroa 30, 2018 | 0 Komentarioak

Gaur Hodei lokartuta heldu da irratira. Hodeietan dagoela esaten dio Amamak baina Lurren ustez planeta batean dago. Zenbat planeta ezagutzen dituzue?

irakurri gehiago →

ELAk argitaratu duen Egoeraren Azterketa koiuntura atalean aztertu dugu. Alemaniako Hartz erreformen ondorioak langileen eskubideen gainean. Mikel Zurbano krisi hamarkada honen inguruan idatzi du Argian eta berarekin bat egin dugu. Egoeraren Azterketa izenburupean, euskaraz eta gazteleraz argitaratzen dute, sei hilabetean behin edo birritan. Euskal Herria eta Espainiaren dato ekonomiko eta sozialak aurkezten du txostenak, egoeraren […]

irakurri gehiago →

POTTO: Bigarren finalaurrekoan, Nerea garaile

azaroa 28, 2018 | 0 Komentarioak

Nerea Ibartzabalek lortu zuen Igorreko saioan eskuragarri zegoen finalerako txartela. Bertsolari markinarrak 514 puntu biribil sartu zituen zakura; bigarren, Onintza Enbeita eta, hirugarren, Eneko Abasolo (gure txikitin). Bertsozaleek bete egin zuten Igorreko polikiroldegia, eta bertsolarien lanek berotu. Finalerako txartel-banaketa zapatuan erabakiko da, Lekeitioko Santi Brouard frontoian. 8kotea, finalerako txartelaren zain. biba bertsoa aupa Apolo

irakurri gehiago →

Ian Dury zenaren kantu bat izan da gure gaurko urrezko abestia, Sex, Drugs, and Rock’n’roll. Dury Punk eta New Wave garaiko artista berezia izan zen. Rock baita mucis hall iturrietatik edaten zuen eta. Beste kantu batzuek ere, bere The Blockheads taldearekin egindakoak, entzun ditugu: Sweet Gene Vincent, Wake up and Make Love with Me, Reasons […]

irakurri gehiago →

Garai Zekenak antzezlana aurkeztu du Arriaga Bilboko antzokiak, Henrik Ibsen norvegiar dramaturgoaren klasiko handietako batean oinarrituta Denise Despeyroux egileak egindako testuaren bertsioa, Raul Cancelok zuzenduta. Oholtzan Miren Gaztañaga Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas harituko dira. Gaurkoan Miren Gaztañaga eta Kepa Errasti batu zaizkigu saiora. Azaroaren 27tik datorren urteko urtarrilaren […]

irakurri gehiago →

SAREAN ZEHAR: 264. edizioa

azaroa 26, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetan, kontsumismora bueltatzen gara, Black Friday-aren edizio berriarekin. Ibilgailu elektrikoekin, datuen babesarako arauekin eta Google Assistant-en laguntzarekin osatuko dugu programa. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

irakurri gehiago →