SOINUGELA: Doctor Deseo, The Who, Fermin Balentzia, Ann Arbor Blues Festival

Doctor Deseo taldearen Maketoen iraultza izeneko disko berrian bilbotarrek bilbotarrek kaleratutako euskarazko abesti guztiak bildu dituzte. Bilduma honetatik hartu dugu  aste honetako urrezko kantua, 1998an Francis Díezek abestu zuen Xabier Leteren Ni naiz abesti ilunaren bertsio ederra. Jarraian, 24 urte arinago Letek berak grabatutako Ni naiz kantaren jatorrizko grabazioa ere entzun dugu.

Gero, Doctor Deseoren disko berri honetan dagoen abesti berri bakarre entzun dugu, diskoari izena damaion Maketoen iraultza hain zuzen ere. Kantu esanguratsua oso, erritmo elektronikoekin eta guztiz dantzagarria. Doctor Deseoren disko honetatik beste hiru kantu berreskuratu ditugu gaurko Soinugelan: Sodomako sagarra (2009), Eta Moxua hil atsekabez (2006) eta Morrozko laztana (2010).

Hamairu urte pasatu dira The Who taldeak estudioan grabatu zuenetik. Pete Townshend eta Roger Daltrey agureak ditugu eta Who izeneko bilduma atera dute, agian euren azkena izango dena. 55 urte igaro dira lehendabiziko grabaziotik eta hementxe euren testamenduaren lagin batzuk jaso ditugu: Hero Ground Zero, All This Music Must Fade, Detour eta Ball and Chain.

Fermin Balentzia, Ibargoitiko trobadore handia, Txalaparta argitaletxeak kaleratu berri duen disko-liburuaren protagonista izan da, eta gainera, bi CDtan 32 grabazio ere dakartza. Bertatik entzun ditugun kantuak: Navarra tiene cadenas (1977), La pastora de Ibardin (1974), Euskal Mutilak (1979), Maravillas (1999), Germán (2013) eta La huelga de Motor Iberica (1973).

1969an Michiganeko Unibertsitatean, Arm Arbor-en lehenengo blues jaialdia antolatu zuten. Aurten, Jack Whiteren Third Man disko etxeak 22 kantuko bilduma kaleratu du, Ann Arbor-en egindako kontzertuetako kantuen aukera batekin. Bertatik gaur entzun ditugun abestiak: Dirty Mother for You (Roosevelt Skyes), Hard Luck (Original Howlin’ Wold Band), Tu m’as promis l’amour (Clifton Chenier), Long Distance Call (Muddy Waters), I Fell So Good (I Wanna Boogie) (Magic Sam), Mojo Hand (Lightnin’ Hopkins), eta beste blues batzuk, hauek estudiokoak: Got the Blues (BB King, 1949), Baby Keeps Stealin’ Lovin’ on Me (Mississippi Sheiks, 1930) eta I Got Hip to It (Juke Boy Bonner, 1956).

https://www.youtube.com/watch?v=PXiTdXbR-lE

Hurrengo podcasta

Ehun mugimendua, Euskal Errepublikaren aldeko sarea ehuntzeko

ar. Urt 21 , 2020