SOINUGELA: The Funk Bros, Steve Earle and The Dukes, Doroty Love & The Harmonettes, Niña Coyote eta Chico Tornado, Mr. Pongo Band

Published On maiatza 3, 2019 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

The Funk Brothers paregabeko musikariak izan ziren, Berry Gordyren Tammla Motown estudioan grabazio guztietan parte hartu dutenak. The Miracles, The Temptations, The Supremes, The Four Tops, Marvin Gaye eta The Vandellas-en grabazioetan musikari izengabeak euren izenak diskoetan inoiz agertzen ez zirelako.

Etengabeko kantu arratastatsuak lortu zituzten, The Beatles, The Rollings Stones, The Beach Boys eta Elvis, denok batera baino askoz gehiago. Gaur batzuk entzun ditugu: The Way You Do the Things You Do, What’s Going on, Papa Was a Rolling Stone.

Guy Clark kantari kantugile texastarra 2011n hil zen. Gazteago izanik bere compadre izandako Steve Earle, bere The Rukes taldearekin, Guy izeneko omenezko kantu bilduma kaleratu berri du. Bertatik entzun ditugun kantuak: Dublin Blues, L.A. Freeway, Desperados Waiting for a Train eta Rita Ballou.

Dorothy Love Coates-ek ahots ikaragarria zuen. Askotan eskaini zioten gospel mundutik pop-soul mundura pasatzea, baina berak gospel esparruarekin zuen harremana inoiz ez zuen apurtu. Entzun ditugun kantuak: You Better Run, No Hiding Place eta I Wouldn’t Mind Dying.

Koldo Soret eta Usua de la Fuentek 2013an sortu zuten Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea. Kaleratu berri duten Aitzstar euren laugarren bilduma dugu. Bertatik hiru abesti dastatu ditugu: Cabezacuvo, Backintown eta Azeri eta Herio.

Gaur Mr. Pongo Band taldearen Markel Fuentes (teklatu jole eta kantaria) estudioan izan dugu eta berarekin talde honi buruz ibili gara solasean, baita kantu batzuk entzun ere: Askatasun garrasia, Babylonian Galdurik, Fight The Power, Ez etsi, Light in die Utopie eta Irailak 11.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.