POETA MADARIKATUAK – Mitoen berrinterpretazio garaikideak [2×06]

               Resultado de imagen de john william waterhouse boreas

Ezkerraldean: Circe (The Sorceress) – John William Waterhouse (1911-1915). Eskumaldean: Boreas – John William Waterhouse (1903).

Aurreko programan aurreratu genizuen moduan, mitologia protagonista izango dugu gaurkoan, izan ere, mitoak literaturaren parte izan dira eta literatura sortu dute eta horiek aztertuko ditugu saio honetan baina autore garaikideek haien inguruan egindako berrinterpretazioak izango ditugu mintzagai! Eta nola landuko dugu arlo zabal eta interesgarri hori? Ba betiko moduan, musika atsegin eta ona lagun, autoreak eta haien obrak aurkeztuko dizkizuegu eta gero zuek aukeratuko duzue zer irakurri! Eeeta esan beharra daukat saio honetan emakume idazleak besterik ez ditugula jorratuko, bai horixe! Ez dadila esan mitologia gizonen esparrua denik, izan ere, berrinterpretzio moderno gehienak emakumezkoak eginak dira!

Hasteko, aurreko programan landu genuen autore eta obra bat berriro ere aurkeztuko dizuegu, Margaret Atwooden “The Penelopiad”, hain zuzen ere, Odisea eta Iliadaren mitoa Penelopek berak kontatua. Horren ostean, Christa Wolf idazle zoragarriaren “Medea” landuko dugu, galdu ezin duzuen lana, dudarik gabe. Medea protagonistatzat dauka eta mitoaren bestelako aurpegi bat aurkezten digu, erabat desberdina eta iraultzailea. Bi idazle horien ostean, Madeline Millerri tokatzen zaio, pasa den urtean argitaratutako “Circe” lanaren inguruan hitz egingo dugu. Noski, sasijainkosa du protagonista eta bere jaiotzetik helduarorarteko istorioa kontatzen digu Millerrek, bestelako mitoak tartekatuz (minotauroa eta labirintoarena, Glaucorena eta abar).

Hiru lan hauek behin aztertuta, eleberria ez den lan bat komentatuko dugu, Loïc-Locatellyren “Persefone”, hain zuzen ere. Eleberri grafiko honen bidez, manga estiloko marrazkiak lagun, Persefoneren mitoa kontatzen zaigu, oso modu modernoan eta desitxuratuan, beraz, mito klasikoa topatu nahi dutenek ez dute hemen aurkituko. Marrazki ederrak eta istorio xarmagarria izango dugu hau, irakurraldi batean amaitzeko modukoa. Persefoneren istoriotik Troyako gudara pasatuko gara, izan ere, Pat Barkerrek “The silence of the girls” eleberria kaleratu zuen pasa den urtean eta Troyako Gudan emakumeek jasandakoa kontatuko digu batez ere Briseidaren ikuspuntutik. Dakizuenez, greziarrek Troya konkistatu ostean bertako emakume asko greziar soldaduekin ezkontzera behartuta egon ziren edota haien maitale edo prostituta izatera behartu zituzten, beraz, hemen dugu ahotsik eman ez zaien emakumeen istorioa.

Saioa amaitzeko, Fiona Bensonen lan txundigarri eta interesgarri bat aurkeztuko dizuegu, “Vertigo & Ghost” izenekoa. Poesia bilduma honen gai nagusia biolentzia da, zehazki Zeus jainkoak eragindakoa, mitologia grekoan egon den jainkorik bortzaile eta erasotzailenetarikoa baita. Azkenik, pare bat gomendio gehiago emango dizkizuegu eta horrekin saioa itxiko dugu, interesgarria ezta?

Abestien zerrenda:

  • Big God – Florence and the Machine (High as Hope, 2018).
  • Persephone – The Soulbreaker Company (Sewed with light, 2018).
  • God is a woman (Cover) – Aurora (2018).

Liburuen zerrenda:

  • The Penelopiad – Margaret Atwood (2005).
  • Circe – Madeline Miller (2018).
  • Medea. A modern retelling. – Christa Wolf (1996).
  • Persephone – Loïc Locatelly (2018).
  • The silence of the girls – Pat Barker (2018).
  • Vertigo & Ghost – Fiona Benson (2019).
  • A thousand ships – Natalie Haynes (2019).
  • The graces – Eve Laure (2016).

Resultado de imagen de medea christa wolf   Resultado de imagen de circe madeline miller   Resultado de imagen de vertigo and ghost  Resultado de imagen de the silence of the girls

Programan landutako liburuetako batzuk.

 

Hurrengo podcasta

KULTUR KUBOA : Jasonek abenturak asmatzen dizkigu + Txapito Guzman eta ibarrako langostinoen musika pikantea

al. Ots 11 , 2019