poeta madarikatuak

Literatuari eskaintzen diegu tartea hilabetero, eta oraingoan ere gurera etorri zaigu Poeta Madarikatuak saioko gidari den Miren Rico Tolosa. Gazte literatura izan dugu hizpide eta bi obraz aritu zaigu,, Marta Cerviño eta Nuria Tamariten El precio de un ángel de cobre, eta Jen Wang-en El príncipe y la modista. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Aurten ere hilabetero izango dugu literaturaz hitz egiteko aukera Poeta Madarikatuak saioko gidari den Miren Rico Tolosarekin. Ikasturteko lehenengo kolaborazioan Max Porterren Duelo es esa cosa con alas eta Shirley Jacksonen Siempre hemos vivido en el castillo lanez aritu gara: idazteko estiloez eta lantzen diren gaiez, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Literaturari eskaintzen diogu tartea hilabetero Poeta Madarikatuak saioko gidaria den Miren Rico Tolosaren eskutik. Gaurkoan “ertzetako” bi genero ekarri dizkigu: haur eta gazte literatura, eta autobiografiak. Janne Teller-en “Nada” obraz aritu gara batetik, eta baita Agota Kristof-en “La analfabeta” obra autobiografikoaz bestetik. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

POETA MADARIKATUAK | Best-sellerren fenomenoa [2×08]

13 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Irudia: Rébecca Dautremerren marrazkiak, Seda, Alessandro Baricco (Ed. Contempla, 2013). Gaurkoan best-sellerren fenomenoari buruzko saioa eskainiko dizuegu eta nola landuko dugu gai polemiko eta zabal hau? Ba hasteko best-sellerren zerrendetako bat eskainiko dizuegu, bertan denok ezagutzen ditugun autore zein izenburuak agertzen direlarik. Ostean, atzerriko literatura sekzio oparoa izango dugu, izan ere, Alessandro Baricco handiaren lan […]

irakurri gehiago →

POETA MADARIKATUAK | Kanona Berrasmatzen [2×07]

7 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurkoan klasikoak aztertuko ditugu oso ikuspuntu desberdinetatik, izan ere, klasikoak eta kanonari buruzko Escotilla bat egin berri dut Suelta la Olla programan eta horrek zer pentsatua eman zidan. Baina bete-betean hasi baino lehen, nola landuko dugu literatura klasikoen gai hau? Ba hasteko, kanonaren inguruan mintzatuko gara eta guztioi “klasiko” hitza aipatzean datozkigun liburuez, ostean, atzerriko […]

irakurri gehiago →

Literaturari eskaini diogu tartea hilabetero ohi dugun bezala, Poeta Madarikatuak saioko gidari den Miren Rico Tolosaren eskutik. Komiki munduan murgildu gaitu gaurkoan Geraldine Bindiren “El corazón de las amazonas” eta Brian K. Vaughanen “Paper Girls” lanekin. Komikigintzak bizi duen loraldiaz hitz egiteko tartea ere hartu dugu, ez galdu!

irakurri gehiago →

                Ezkerraldean: Circe (The Sorceress) – John William Waterhouse (1911-1915). Eskumaldean: Boreas – John William Waterhouse (1903). Aurreko programan aurreratu genizuen moduan, mitologia protagonista izango dugu gaurkoan, izan ere, mitoak literaturaren parte izan dira eta literatura sortu dute eta horiek aztertuko ditugu saio honetan baina autore garaikideek haien inguruan egindako […]

irakurri gehiago →

POETA MADARIKATUAK | 2018: liburu sorta oparoa [2×05]

21 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

  2018ko irakurketa urtearen errepasoa egingo dugu eta horretarako hasteko berrietan agertu diren zerrenda zoragarri horietara begiratutxo bat emango diegu, tamalez, Berriak ez du oraindik 2018koa argitaratu beraz, beste hedabideenak aztertuko ditugu.Behin horiek zerrendatuta, bai neuk baita kolaboratzaileek ere 2018an irakurri dugun liburu onenak aurkeztuko dizkizuegu, batak zein besteak tartekatuta. Hortaz, labur-labur gaurkoan landuko ditugun […]

irakurri gehiago →

      Gaur Durangoko Azokaren inguruan arituko gara! Izan ere, ni neu eta kolaborazioa egiten didatenek gogoz hartzen dugun ekintza da, euskal literaturan dabiltzatenen argitaletxe, ekoizle eta sortzaileak aurrez aurre izateko aukera paregabea baita eta egia esan behar da, Durangok ahalegin guztiak bideratzen dituela Euskal Herriko bisitari guztiak artatu eta gustura egon daitezen, kontzertu, hitzaldi […]

irakurri gehiago →

    Ezkerraldean, Philip Reeveren tetralogia eta eskumaldean Victoria Schwaben trilogia. Gabon poetazaleok! Ongi etorri Poeta madarikatuak irratsaiora, Hala Bediko literatura irratsaiora, hain zuzen! Esan dezakegu gaurkoan arriskatu dugula eta gai berezi eta interesgarri bat ekarri dizuegula. Hiriak eta herriak agertuko dira eta ez dira fondoan edo testuinguru gisa mantenduko baizik eta bizitza propioa izango dute. […]

irakurri gehiago →