PIPERPOLIS: Bilboko kaleetan jasotako irudiak, soinuak eta hitzak ikusgai “Züek heben”saioan

Published On urtarrila 9, 2019 | By Piperpolis BILBO HIRIA IRRATIA | Piperpolis

Jean-Christian Galtxetaburuk, Mixel Etxekoparrek, Patxi Laskaraik eta Pierre Visslerrek “Züek heben” gaualdia eskainiko dute Euskaltzaindiak Bilbon duen aretoan, ostiralean. Gaurko piperpolisen Mixel Etxekopar izan da gurean. Bertan, aurreko egunetan hirian zehar hartutako irudi eta argazkiak erakutsiko dituzte, musikaz lagundurik. Euskal Herriko mapa geopoetikoa egiten dabiltza eta hiru egun haietan Bilbon izango dira. Argazkilari bat, soinu hartzaile bat eta bi musikari-kalakari. Herrian berean, egun hauetan berean ikusi, entzun eta sortu dugunetik egina duzu, ehunez ehun.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.