BERBAZ: Patxi Alaña, Iruña-Veleia, gizarte ustelaren izpilu?

Published On ekaina 14, 2018 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz

Deustualdean eta Ugasko aldean ikusi izan dugu urtetan, beti euskara dalatakoetan. Fin, behargin, inurri-lan asko eta pentsamendu oparoa. Zintzotasuna eta eskuzabaltasuna, euskalzabaltasuna dario.

Ia jabetu gabe pasa zaigu bota duenean (merzi, Ibon!), 17 urtez euskaldundu zen Patxi.

EhE-n ibilita, Artez euskara zerbitzuetako enpresaren sortzaile, eta handik gaur jardunean dabilen iBerba. Hizkuntza eskubideen dekretua badugula, nolabaiteko balioduna Ibarretxeren Gobernuko sasoitik, baina betearazterik ez, euskaldunon kaltez, ai!

Gaur Iruña-Veleia izan dugu gaia. Ustelkeria argi, handi eta triste bat, Patxiren aburuz. Zer agintari daukagun eta zer gizarte garen argi adierazten duena. Laster epaiketa, irekita eta epaizai dagoen kasurik luzeenean (10 urte jada). Teoria kontrajarri bi, erabat. Eta guk Patxi eta beste hainbaten alde egiten dugu: aurkikuntzak benetakoak direla uste dugu argi (deitu sena, deitu esperientzia, deitu hausnarketa) eta gure lehena ezagutzeko balio handia dutela. Eta antropometria froga zientifikoak eginda erraz arrgituko litzatekeela dena. Ospatu behar genuen aurkikuntza hura, hala ere, zigor bihurtu zaie lagun batzuei (Lurmen-eko Eliseo Gil, Oscar Escribano,…). Eta gerta liteke urteak eta martiriak`behar izatea, guztiok argi ikusterako ustelkeria.

EHU ustelduta? Arabako Aldundia ustelduta? Euskaltzaindia ustelduta? EiTB ustelduta?… Zer ez litzateke posible, diru- eta botere-bulimia/beldurra, propaganda mediatikoa/pentsamendu akritikoa/isiltasun konplizea, hipokresia/sineskorkeria eta halakoak min-bizi diren garaiotan?

Bizikletaz joan da Patxi, etorri moduan, inurri isilaren moduan (gure baitan zarata handia, artean), nork jakin zenbat zeregin zuen Patxik oraindik egunean! Bizitza oparoan, betean. Entzun!

Kantak:

Gero bat gaurdanik (Laboa eta Ordorika: Elortzak hitz ederrak)

Izarren hautsa (Mikel Laboa)

Erreferentziak:

Euskararen Jatorria

iBerba

Hizkuntza Eskubideen Dekretua letra hila

Like this Article? Share it!

Comments are closed.