HITZEN LIOA HIRUTAN – Beti Mugan

Bi aste igaro ostean, HITZEN LIOA HIRUTAN irratsaio berri bat egin genuen. KKinZonako estudioan murgildu eta Beti Mugan talde hondarribitarraren letrak interpretatzen saiatu gara. Beste behin ere, Martxel Mariskalen letrez aritu gara eta plazer bat izan da oraingoan ere bere hitzen munduan murgiltzea. Hauexek izan dira irakurri-entzun-aztertu ditugun abesti-letrak:

1.- Moztu ilea (Underribi, 1994. Basati Diskak).

2.- Mugak gugan daude (Hamlet, 1992. Basati Diskak).

3.- Zure kontra (Oreka desorekan, 1993. Basati Diskak).

4.- Homo homini lupus (Mugan, 1992. Basati Diskak).

5.- Berriro galdu zera (Batzen, 1998. Esan Ozenki).

6.- Oihuak (Mugan, 1992. Basati Diskak).

7.- Filosofi aldaketak (Oreka desorekan, 1993. Basati Diskak).

Irratsaioa luzatu egin zitzaigun eta 2. zatia entzun nahi izanez gero, egin klik hemen: http://www.ivoox.com/hitzen-lioa-hirutan-beti-mugan-2-zatia-audios-mp3_rf_19108492_1.html

 

 

Hurrengo podcasta

BURDINOLA: zuzenekoak sailaren seigarren atala eskaini du

ar. Eka 6 , 2017