POTTO: Bertsolari amateur-hasiberriak

Aurreneko txapelketa du Bizkaiko Taldekakoak, eta POTTO saioan, zelan ez, halako ekimenek kabida izan behar dute. Gaurko saioan, beste kontu askoren artean, bertsolari amateur-hasiberri eta bertsolari zailduen artean osatutako saioa eskaini dugu, Plentzian jokatutako kanporaketa, alegia. Lurgorri, Tire! eta Basordako Gorringoak taldeek jokatu zuten Plentziako saioa, eta bota beharrekoak kantatuta, ez zen sorpresa handirik izan; TIRE! tadeak egin zuen aurrera.
Halaber, gaurko POTTO saioan, Regueibertsoaren ale batzuk be eskaini ditugu. Arratia eta Ondarroan izan ziren topaketen berri eman eta 2016ko Regueibertsoaren audio batzuk ekarri.

Biba bertsoa, gora Apolo!!

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Ana Malagonen “ Gelditu zaitezte gurekin” nobelaz

og. Mai 11 , 2017