IRRATIEN TARTEA: Hegazti gripea, Korrika eta armagabetze eguneko egitaraua

Published On apirila 5, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Hegazti gripe kasuak agertu dira Akitaniako departamentuko hainbat herrietan, eta ahate hazkuntza guneak hustera behartuta daudela azaldu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gure irratien tartean. Horrez gain, 20. Korrikak Ipar Euskal Herrian izandako presentzia eta Euskal Irratiek horretaz egindako jarraipena errepasatu ditu. Aurrera begira jarrita, berriz, larunbatean ETAren armagabetzerako Baionan prestatu duten egitarauaz eta agendako hitzorduez aritu da.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.