D. Sarriugarte, L. Elizetxearen ‘Argiaren hautsa’ eta X. Etxanizen ‘Waterloo-n galduak’ liburuez

Published On otsaila 17, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Luis Elizetxea errenteriarrak Argiaren hautsa antzezlana publikatu berri du Algaida argitaletxearen eskutik, Donostia Hiriko Literatur Kutxa Saria jaso ostean. Hitzen Uberan atariko Oier Guillanek joan den astean egin zion elkarrizketa ekarri du Danele Sarriugartek gaurko literatura tartera. Horrekin lotuta, Guillanek berak joan den abenduan paperezko antzerkiaz eginiko erreportajeari egin dio erreferentzia.  Bestetik, Xabier Etxaniz Rojok Waterloo-n galduak argitaratu berri du, lankide baten senarrak iktus bat izan zuela eta euskara galdu zuela azaldu zion lagunaren kontakizunaren harira. Etxaniz Rojori Imanol Ubedak egin dio elkarrizketa eta Sarriugartek zenbait puntu ekarri ditu.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.