Biharko ‘Gaur8’: Kanbodiako umezurztegiak, 36ko gerrako sufrimendu emea eta Nafarroako EHNE

Kanbodian azken urteetan turismoak izan duen gorakada aprobetxatuta, umezurztegiak dauden eremuen arteko ibilbide turistiko bat antolatu dute, turisten karitateaz baliatuta negozioa egiteko. Dirua ateratzeko mekanismo horretan kaltetuenak umezurtzak direla nabarmendu du Amagoia Mujika Gaur8-ko arduradunak astekariaz egin duen aurrerapenean. Horrez gain, 1936ko gerran emakumeek pairatu behar izan zuten errepresioaz astekarira ekarritako Lourdes Herrastiren hitzak ere aurreratu ditu. Amaitzeko, EHNE nekazaritza sindikatuaren Nafarroako lehendakari izendatu berri duten Eneko Iberori egindako elkarrizketaz ere hitz egin du Mujikak.

Hurrengo podcasta

A. Bolibar: "Besteei erakutsiz ohartzen gara gurean zenbat lan egin den euskara normalizatzeko"

ol. Urr 21 , 2016