Uxune Martinez: “Virginia Apgar anestesian zen aditua, eta erditzeen jarraipena egin zuen”

Published On urria 4, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Apgar testari buruz hitz egitea proposatu digu Zientzia Kaierako zabalkunde zientifikorako arduradun Uxune Martinezek, gaurkoan. Haur jaioberriei egiten zaien ohiko testa da hori, baina gutxik dakitena da emakume batek sortutako azterketa dela: Virginia Apgar medikuak 1953. urtean. Jaioberrien heriotza goiztiarraren zergatiak ezagutzeko asmoz sortu zuen, eta Martinezek Uxue Razkinek idatzitako artikulua hautatu du horren berri emateko.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.